Espazioak
Antolatu zure ekitaldia toki paregabe batean
Hementxe aurkituko duzu zure asmoei ondoen egokitzen zaien espazioa. Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan, eta atsegin handiz lagunduko dizugu.
Entzunaretoa
204 pax.
Guztira ia 200 m2-ko azalera du areto honek: 157 m2, gune nagusian, eta 41 m2, anfiteatroan, goiko solairuan. Megafonia sistemaz, pantailaz eta bestelako zerbitzuez hornituta dago, eta, hala, biltzarrak, hitzaldiak, prentsaurrekoak eta abar antolatzeko beharrezko baliabide guztiak eskaintzen ditu.
Behatoki Aretoa
50 pax.
89 m2-ko areto honek bista zoragarriak ditu: Bilboko Itsasadarra, Karola garabia eta Museoaren itsasontzi bilduma ikusten dira bertatik. Areto honen antolaera bereziari esker, espazio aproposa da, bilerak, ikastaroak eta prentsaurrekoak egiteko ez ezik, baita koktel nahiz gala banketeetarako ere.
Ataria
204 pax.
Atariak 305 m2-ko azalera du, eta eraikineko gune nagusia da: bertatik sartzen da Entzunaretora, Kafetegira, Erabilera anitzeko aretora nahiz Museoaren erakusketara. Ezin egokiagoa da Entzunaretoan egiten diren ekitaldien jarduera osagarrietarako: kokteletarako edo kaferako etenaldietarako, esaterako.
Kafetegia
80 pax.
Kaietara eta Bilboko Itsasadarrera ematen du, eta bista zoragarriak eskaintzen ditu. Toki bereziki aproposa da jai pribatuak eta 80 lagunera arteko ekitaldiak antolatzeko, baita kaferako etenaldirako edo koktelerako espazio osagarri gisa erabiltzeko ere, formatu txikiko bileretan.
Beirate Aretoa
300 pax.
Museoaren erakusketa iraunkorraren ibilbidean kokatuta dago, eta hauxe da espaziorik bikainena ekitaldi esklusiboetarako: koktelak, gala afariak, sari banaketak, etab.
Port Center Gunea
80 pax.
Port Center erakustokian kokatuta dago areto hau, eta merkataritza-itsasontzi baten barnealdea itxuratzen du. Baliabide teknologikoez hornituta dago; ukipen pantailak eta proiektoreak ditu, besteak beste. Ondo ekipatutako espazioa eta espazio modernoa da, askotariko ekitaldiak antolatzeko egokia.
* Baldintza berezien mendeko espazioa.
Kanpoaldea
80 pax.
Itsasadarraren alboko kanpoko eremua 20.000 m2-ko esparru zabal da bat da, non ikus baitaitezke Museoaren bildumako zenbait pieza, baita dikeak –150 urtetiko gorako historia dute– eta Karola garabi ikusgarria ere.
Kaia
300 pax.
Museoak mundu osotik iritsitako belaontzi eta itsasontzi handien bisita jaso ohi du. Horietako batzuek itsasontzi barruan askotariko ekitaldiak egiteko aukera eskaintzen dute, Bilbon egiten duten egonaldian.
* Ezinbestekoa da aldez aurretik egiaztatzea porturatzeko aukera dagoela.
Erabilera anitzeko aretoa
80 pax.
Atariaren alboan kokatutako areto honek bista zoragarriak eskaintzen ditu dikera eta hango itsasontzietara. Espazio irekia da, eta ekitaldiak antolatzeko askotariko aukerak eskaintzen ditu. Orain arte, aldi baterako erakusketak, koktelak, prentsaurrekoak eta hitzaldiak egin izan dira, besteak beste, areto honetan.
* Baldintza berezien mendeko espazioa.
Kontsultatu erabiltzeko aukera
Bidali ekitaldiaren informazioa eta xehetasunak eta albait arinen deituko dizugu.