Zer da itsasoa zuretzat?

Itsasmuseumek eskola-curriculumean sustraitutako jarduera bat proposatzen die ikastetxeei DBHko lehen zikloko ikasleei zuzendua: aitona-amonei edo erreferentziazko pertsona nagusi bati telefono mugikor baten bidez grabatutako elkarrizketa-lehiaketa bat, Zer da itsasoa zuretzat? gaipean.

Kontua da itsasoa izan dadila gazte eta adineko pertsona baten arteko elkarrizketaren sustatzailea, soseguz planteatuta, alde batetik ikasteko eta bestetik partekatzeko jakin-minetik abiatuta, sor daitekeen zerumuga tematikoari askatasun osoz helduz.

Ekimen aberasgarria da, museora aldez aurretik egindako bisita (aukerakoa), ikasgelako prestakuntza eta ikasleen lan autonomoa -haien familia- eta herri-ingurunea uztartuz-konbinatuko dituena. Prozesu hori sari banaketa ekitaldiarekin itxi egiten da, berriz ere, museoan.

logo_bbk_blanco

Helburuak

Belaunaldien arteko elkarrizketa sustatzea, gure adinekoei prestigioa emanez

Itsasoak eta itsasadarrak gure kulturan eta ondarean duten garrantzia nabarmentzea

Tresna digitalen erabilera arduratsua eta sortzailea sustatzea

Zergaitik Zer da itsasoa zuretzat?

Proiektuaren abiapuntua adinekoen bizi-esperientzien aberastasuna balioesteko premia da, esperientzia horiei prestigioa emateko beharra eta tokiko itsas ondarea berreskuratzearen garrantzia.

Egunerokotasunaren aberastasun historikoa: emozioak, esperientziak eta subjektibotasunak

Gure itsas ondarearen garrantzia

Curriculum edukiak

Ekimenak aurrez aurre hartzen ditu hainbat irakasgaietan (Gaztelania eta literatura, Euskara eta literatura, Geografia eta historia, Balio sozial eta zibikoak/Erlijioa edo Teknologia) landu daitezkeen Oinarrizko Zehar- eta Diziplina- Barneko Konpetentziak garatzeko edukiak.

Lehiaketaren gakoak

Lehiaketa DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta dago, eta 5 minutuko iraupena (3 eta 8 artean) duen bideo bat da. Baldintza nagusia itsasoaren inguruan adineko pertsona baten edo gehiagoren testigantza jaso behar duela da, gu baino lehenago bizi izan direnen aberastasuna eta jakinduria bereganatzeko.

Parte hartzea banakakoa edo kolektiboa izan daiteke, gehienez 4 pertsona lan bakoitzeko, eta proposamenak euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira, irailaren 20tik urriaren 20ra bitartean.

Itsasmuseumek parte hartzen duten ikasleei museoa doan bisitatzeko aukera ematen die, inspiratzeko eta lanetan landu daitezkeen itsasoarekin lotutako gaien aniztasuna ezagutzeko.

Parte-hartzea Pausoz pauso

Ikasleen bisita museora, elkarrizketetan landu ditzaketen gaien aniztasuna ezagutzeko (aukerakoa)

Ikasgelako lana: elkarrizketa testu-genero gisa eta ahozko testuak sortzea euskarri horretan, enpatia historikoaren jarrera eta/edo iraganeko/orainaldiko harremanak ezartzea.

Ikasleek elkarrizketa prestatzea: elkarrizketatuari buruzko ikerketa, haren ingurune fisiko eta soziala, elkarrizketa erraztuko duen galdetegia prestatzea.

Smartphone bidez grabatzea

Itsasmuseumera bidaltzea LOPD formulariorekin batera irailaren 20a eta urriaren 20a bitartean.

Bidali lanak

Lanak bidaltzeko epea irailaren 20tik urriaren 20ra bitartekoa da, biak barne.

Parte hartu ahal izateko, bai ikasleek edo haien legezko tutoreek 14 urte baino gutxiago dituztenean, bai elkarrizketatutako pertsonek, beren datuen tratamendua onartu beharko dute. Deskargatu hemen inprimakiak bai ikasle eta elkarrizketatutako pertsonentzat. Bete ondoren, igo itzazu!



    Ikasle #1


    Gogoratu:

    1. Bideoa

    2. Ikaslearen eta elkarrizketatutako pertsonen LOPD dokumentua

    Ikasle #2


    Ikasle #3


    Ikasle #4


    Sari banaketa

    Jasotako proposamen guztien artean, Itsasmuseumek lan irabazleak aukeratuko ditu. Guztira 4.500 euroko balioa duten 15 sari daude. Sari horiek hurrengo irizpideen arabera emango dira: jasotako testigantzaren aberastasuna, egilearen/egileen lana edo elkarrizketatuarekiko jarrera (informazio guztia oinarrietan).

    Sariak Itsasmuseumen XX. urteurrenaren barruan (azaroak 20) museoan bertan egingo den ekitaldian banatuko dira. Bertan, ikasleak ez ezik, haien familiak eta ikastetxeak ere gonbidatuta egongo dira.

    Lehiaketaren oinarriak

    Esteka honetan klik eginez lehiaketaren oinarriak ezagutu ditzakezu.

    Informazio gehiago

    BBKrekin lankidetzan egindako proiektua.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi info@itsasmuseum.eus helbidera edo deitu 94 608 55 00/04 telefonora.

    logo-bbk_color