logo_bbk_blanco

Zer da itsasoa zuretzat?

Aurten itsasmuseumek 20 urte betetzen ditu eta ospatzeko, BBKrekin batera DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutako ekimena prestatu du: adineko pertsonei telefono mugikorrarekin grabatutako elkarrizketa-lehiaketa bat, Zer da itsasoa zuretzat? galderatik abiatuta.

Kontua da itsasoa izatea belaunaldien arteko elkarrizketa baten aitzakia eta solasaldi horretan itsasoarekin zerikusia duen edozein gairi buruz hitz egin ahal duzue.

logo_bbk_blanco

Lehiaketaren gakoak

Lehiaketa DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta dago, eta 5 minutuko iraupena (3 eta 8 artean) duen bideo bat da. Baldintza nagusia itsasoaren inguruan adineko pertsona baten edo gehiagoren testigantza jaso behar duela da, gu baino lehenago bizi izan direnen aberastasuna eta jakinduria bereganatzeko.

Parte hartzea banakakoa edo kolektiboa izan daiteke, gehienez 4 pertsona lan bakoitzeko, eta proposamenak euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira, irailaren 20tik urriaren 31ra bitartean.

Itsasmuseumek parte hartzen duten ikasleei museoa doan bisitatzeko aukera ematen die, inspiratzeko eta lanetan landu daitezkeen itsasoarekin lotutako gaien aniztasuna ezagutzeko.

Zergatik?

Itsasadarraren inguruak eta gure kostaldeak aldaketa handiak izan ditu urte gutxiren buruan, eta aldaketa horiek bizimoduak, lanbideak, horiei lotutako tresnak, sinesmenak, ohiturak eta abar eraldatu dituzte.

Horregatik, zuekin kontatu nahi dugu, gu baino lehenago bizi izan diren pertsonen bizipenak, tradizioak, ikuspuntuak edo emozioak jasotzen laguntzeko. Historia liburuetan askotan azaltzen ez diren gauzak.

Inspiraziorik behar al duzu?

Bideoan landu ditzakezun gaiak ezagutu nahi al dituzu? Itsasoarekin lotutako aukerak amaigabeak dira! Inspiratzera gonbidatzen zaitugu museoa doan bisitatuz. Gainera, hemen duzu landu ditzakezun gaien proposamenen zerrenda.

Parte-hartzea Pausoz pauso

Bisitatu museoa doan eta inspiratu zaitez! (aukerakoa)

Prestatu elkarrizketa: elkarrizketatutako pertsonari buruzko informazioa jaso, idatzi lagungarriak izan ahal diren galderen zerrenda, grabatzeko tokia bilatu etab.

Grabatu elkarrizketa telefono batekin

Igo bideoa Itsasmuseumera DBLO inprimakiarekin batera urriaren 31ra arte.

Bidali zure bideoa

Urriaren 31ra arte bidali dezakezu zeure elkarrizketaren bideoa

Parte hartu ahal izateko, bai zuk edo zure legezko tutoreek, 14 urte baino gutxiago badituzu, bai elkarrizketatzen dituzun pertsonek, onartu egin behar dute haien datuak tratatzea. Horretarako, deskargatu hemen DBLO inprimakiak. Bete ondoren, igo itzazu!

Parte hartzeko epea amaitu da,
eskerrik asko!

Sariak

Jasotako proposamen guztien artean, Itsasmuseumek saritutako lanak aukeratuko ditu: guztira, 5.000 euroko balioa duten 15 sari banatuko dira, jasotako testigantzaren aberastasuna, aurretiazko prestaketa lana edo elkarrizketatuarekiko konexioa kontuan hartuta (informazio guztia oinarrietan).

DESKRIBAPENA SARIAK
Jasangarritasuna Aipamen berezia 200€
Euskara Aipamen berezia 200€
Berdintasuna Aipamen berezia 200€
KATEGORIA OROKORRAK Banakako proiekturik onena DBH1 Atal guztietan puntu gehien batzen dituen DBH1eko banakako proiektua 1.saria
400€
2. saria
250€
3. saria
150€
Talde-proiekturik onena DBH1 Atal guztietan puntu gehien batzen dituen DBH1eko taldeko proiektua 1.saria
600€
2. saria
350€
3. saria
200€
Banakako proiekturik onena DBH2 Atal guztietan puntu gehien batzen dituen DBH2ko banakako proiektua 1.saria
400€
2. saria
250€
3. saria
150€
Talde-proiekturik onena DBH2 Atal guztietan puntu gehien batzen dituen DBH2ko taldeko proiektua 1.saria
600€
2. saria
350€
3. saria
200€

Sarien zenbatekoa EUP! bonuetan eta hainbat kultur, kirol eta hezkuntza jarduerengatik trukatu ahal izango da: itsasontziko ibilbideak, parapenteko hegaldiak, baleak ikusteko irteerak, surf ikastaroak, wakeboard, paddle surf, edo zeramika ikastaroak, besteak beste.

Lehiaketaren oinarriak

Esteka honetan klik eginez lehiaketaren oinarriak ezagutu ditzakezu.

Informazio gehiago

BBKrekin lankidetzan egindako proiektua.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi info@itsasmuseum.eus helbidera edo deitu 94 608 55 00/04 telefonora.

logo-bbk_color