Uztailaren 18tik 21era, MATER atunontzia, Ontzi Museo Ekoaktiboan bihurtua, Itsasmuseumera itzuli zen Zero Zabor Uretan 2022 ekimenarekin.
Egonaldian zehar, jarduera irekien programa bat eskaini zuen, herritarrak itsasoen egoeraz eta ingurumenaz kontzientziatzeko helburuarekin: haurrentzako tailerrak eta jolasak portuan, itsasontzira bisitak edo itsas erraldoien martxa bat, besteak beste.