Irailaren 6tik 10era Georg Stage eskola-ontzia izan zen Itsasmuseumen, 54 metroko luzerako fragata honek Bilbora egindako lehen bisitan.

Ontzia Frederikshavn Shipyardeko (Danimarka) ontzioletatik atera zen 1934an. Lehenengo “Georg Stage” ontzia 1882an uretaratu zuten, eta lehenengo eskola-ontzietako bat bihurtu zen. Antza denez, Frederick Stage armadore daniarrak eta bere emazteak eraikiarazi egin zuten, Georg 22 urteko semearen omenez. Horrela, proiektu filantropiko bati ekin zioten, beren semeak bezala itsasoa maite zuten gazteei laguntzeko.