• Ingurugiroaren eta itsasoen babesaren aldeko astea da, publiko guztientzako jarduerez betea
  • Ekainaren 5a eta 11 artean ospatuko da Itsasmuseumen

 

Bilbao, 2023ko ekainak 2an. Gaur goizean Jon Ruigómez, Itsasmuseum Bilbaoko zuzendariak, Alberto Santolaria, zientzia, kultura eta ingurumena Zabaltzeko Nakusarbe Elkarteko presidenteak, Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Iraunkortasuneko sailburuordeak, Amaia Antxustegi, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatuak eta Ignacio Navarro Cameo, Banco Sabadelleko Iparraldeko Zuzendari Nagusiaren Ondokoak, Basque Environment and Ocean Week-eko bigarren edizioa aurkeztu dute prentsaurrekoan, BEOW 2023.

Nakusarbek eta Itsasmuseum Bilbaok antolatutako ekimen honen helburua, gure planetaren ingurumen-iraunkortasunaren eta ozeanoen babesaren erronka handiari helaraztea da eta Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, Bilboko Portu Agintaritzak eta Banco Sabadell Fundazioak babesten dute.

BEOW 2023ren eginkizun nagusia zientzia eta ingurumen-kontzientziazioa zabaltzea da, guztion bizimoduan eta gauzak egiteko moduan eragiten saiatzeko eta Lur Planetaren kontserbazioan norbanakoaren zein taldearen erantzukizunari buruz hausnarketa zintzoa bultzatzeko.

Testuinguru horretan, ekainaren 5etik 11ra, ingurumena eta ozeanoak babesteko azken aurrerapen zientifiko eta teknologikoak hurbiltzeko programa zabala antolatu da, bai eta adin guztietako pertsonek, erakundeek edo profesionalek egindako lana aitortzeko beste jarduera batzuk ere. Proposamen ludikoek ere tokia izango dute programan, hala nola zuzeneko musika, zinema, familientzako ikuskizunak eta jarduerak, edo itsasadarrean zehar nabigatzeko irteerak.

Asko dira urtean zehar ingurumena babestearen garrantzia gogorarazten diguten datak; martxoaren 22an Uraren Munduko Eguna ospatzen da, apirilaren 22an Ama Lurraren Nazioarteko Eguna, edo maiatzaren 22an Nazioarteko Biodibertsitatearen Eguna. Horren harira, egun horretan, Itsas BiodibertsitARTEAn erakusketa zabaldu genuen Carol Iglesias Espazioan EHUko Arte Ederretako ikasleek sortutako lanekin, eta planetaren egungo egoera irudikatzen duen José Angel Lasa eskultorearen formatu handiko obra batekin.

Jardunaldiak ekainaren 5ean hasiko diren arren, BEOW 2023ren programa joan den maiatzaren 19an hasi zen, “Bizkaiko Golkoan plastikoek eragindako kutsadurari aurre egiteko ezagutzak eta konponbideak” hitzaldiarekin Ohiane Cabezas Basurko-ren eskutik, Banco Sabadell Fundazioaren Itsas Jasangarritasunaren Sariaren irabazlea eta AZTIko ikertzailea. Ohiane Cabezasek Planetaren aldeko jardunaldietan ere parte hartuko du, ekainaren 8an.

Planetaren aldeko jardunaldiak aste honetako programaren ardatza dira. 9 planeta-mugekin lotutako aurrerapen zientifiko nagusiei buruzko hitzaldi eta mahai-inguru dibulgatzaile hauek, planetaren iraunkortasuna arriskuan jar dezaketen eta kontzeptu-esparrutzat hartzen diren funtsezko bederatzi prozesuren egoera ebaluatzeko gune izango dira: klima-aldaketa, biosferaren osotasuna, uraren eta lurzoruaren erabilera, nitrogenoaren eta fosforoaren zikloak, kutsadura, itsasoen osasuna eta ozono-geruza, hain zuzen.

Topaketa horietan, ospe zientifiko handia duten pertsonak izango dira protagonista, hala nola Fernando Valladares, Biologi Zientzietan doktorea, ezaguna biodibertsitatearen sentsibilizazioan eta ezagutza zabaltzeko egindako lanagatik.

Jardunaldiak zuzenean jarraitu ahal izango dira streaming bidez eitb.com-en eta ikusgai geratuko dira EITB-Nahieran plataforman.

Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzeko Nire Parke Gogokoena (nireparkegogokoena.eus) eta Emphathy with Nature egitasmoen sariak banatuko dira.

Nire Parke Gogokoena eskola-lehiaketa bat da, eta gure herrietako eta hirietako parkeak mantentzeko, babesteko eta zaintzeko beharrari buruz sentsibilizatzea du helburu. Bizkaiko 36 ikastetxetako lehen eta bigarren hezkuntzako 400 gaztek baino gehiagok parte hartu dute lehenengo edizio honetan.

Emphathy with Nature sariak ingurumen-aktibismoaren bidez errealitate osasungarriago, jasangarriago eta solidarioago baten alde lan egiten duten pertsona eta erakundeei zuzenduak daude. Bi sari izango dira, bat kategoria bakoitzeko: lehenengoa Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatua den Amaia Antxustegik emango du, eta bigarrena Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialeko dekanoa den Isabel Tejadak.

Sariak banatu ostean, Joshua Edelman, musikari ospetsuak, Jazz for life planetaren aldeko kontzertua eskainiko du, itsaspeko ikus-entzunezkoak, ahotsa eta poesia lagun dituela.

Ekainaren 8an, berriz, ozeanoak izango dira protagonista Euskal Herriko Unibertsitatearen Zientzia-itsasoa izena duten sariekin; Ibon Cancio zuzendariaren TREC 2023 Biodibertsitate-itsaso batean nabigatzen,  espedizioaren aurkezpenarekin; Oliver agoaren magia-ikuskizun batekin; eta amaitzeko, Earth Song Projects rock-koroak eskainiko duen Ozeanoen aldeko Kontzertuarekin. Bertan, oinarrizko lau elementuei -Lurra, Ura, Airea eta Sua- erreferentzia egiten dieten eta Ozeanoen Munduko Eguneko, Tides are Changing, esloganean inspiratutako abestiak interpretatuko dira.

Asteburuan zehar CIMASUB izango dugu, Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa, munduko ikus-entzunezko urpeko lehiaketarik zaharrena. Jaialdi honek, publiko guztietarako film eta dokumentalekin, itsas hondoa ezagutaraztea eta hura errespetatzeko beharra transmititzea du helburu nagusia. Larunbatean goizez “Txikiziklo”-an, familian gozatzeko Itsaso Maitea jarduera eskainiko da, Ozeanoen osasuna espaziora bisita labur bat, tailer bat eta proiekzio bat konbinatzen dituena. Tailerraren erreserba Itsasmuseum-eko webgunearen bitartez egingo da.

Azkenik, Bilboko Portuko Agintaritzaren laguntzari esker, itsasontziz irteerak eskainiko dira Javier Franco Aztiko ikertzailearen eskutik (erreserbak 696 508 963 telefonoan), azken hamarkadetan itsasadarrak izan duen ingurumenaren berreskurapena ezagutzeko.

** Basque Environment and Ocean Week 2023-eko programazio osoa erantsi da. Informazio gehiagorako idatzi komunika@itsasmuseum.eus helbidera.