• Aurkezpen berezia eta itsasoa ardatza duen margoko erakusketa
  • 2023eko maiatzak 1era arte ikusgai izango da gurean

 

 

Bilbon, 2023eko martxoak 7. Gaur goizean, Itsasmuseumeko zuzendaria den Jon Ruigómezek eta Lorea Oar-Arteta artistak, itsasoa ardatza duen Itsasoari So, kadmio gorria ez da etorri aldi baterako erakusketa aurkeztu dute.

 

Erakusketa kolore urdinak eta materiak oso garrantzitsuak diren obrez osatuta dago. Obra guztiek ura eta ozeanoa dituzte ardatz nagusi, Lorea Oar-Artetak azaltzen duen bezala: “Itsasgizon familia batetik nator, niri itsasoa sentitzea, begiratzea, entzutea, usaintzea gustatzen zait, barruan eta kanpoan, hurbiletik, urrunetik, nire mahaira eskuzabaltasunez ekartzen duena gustatzen zait. Sentiarazten didana kontatzen eta eragiten dizkidan sentsazioak eta emozioak partekatzen saiatzen naiz. Ezin dut ahaztu haren hondamenak sortzen didan ondoeza, haren urek gure kostaldera etengabe eramaten duten tragedia.

 

Beraz, Itsasmuseum-en erakusketa bat egiteko aukera aurkeztu zitzaidanean, itsasoa abiapuntu egokia iruditu zitzaidan. Proiektu hau ariketa bat bezala planteatzen dut, lan prozesu bat, bilaketa prozesu bat, bidaia bat”.

Obra sabaitik esekitako mota ezberdinetako paper margotuen instalazio handi gisa aurkezten da. Loreak argitzen duenez: “Itsasoaren aurrean jartzen bagara, berehala ikusiko dugu mugitzen eta entzuten dela. Ozeano txiki bat irudikatzen saiatzen naiz, ikuslea bertan sartzera gonbidatzen duen instalazio batekin, emeki-emeki, errespetuz, adeitasunez, arretaz, bere erritmoan mugitzera eta soinua ateratzera. Parte hartzera animatzen duena.

 

Bestalde, hormatik zintzilikatutako oihaleko eta paperezko obrari dagokionez, Loreak azaltzen du: “Bi kolore baino ez ditut erabili itsasoaz hitz egiteko. Horregatik erakusketaren izenburuak «kadmio gorria ez dela etorri» aipatzen du.”

Egileak mugimenduan dagoen irudiarekin ere lan egiten du, eta Luisa Montesekin elkarlanean sortutako ikus-entzunezko pieza bat dakar erakusketara, itsasadarrean begirada jarri eta Bilboko soinuei hitz egiten uzten diena. Era berean, estudioan garatutako lan-prozesua ezagutzeko aukera ematen duten ikus-entzunezko beste pieza labur bat eta Luisa Montesen zenbait argazki daude ikusgai.

 

Azkenik, Pieza papererako Le Larraskito Kluba 2016 eta Espora 18.11.2022 lanetan, Loreak jatorri desberdineko soinuak antolatzen ditu, batzuk musikarekin sensu estricton lotuta; beste batzuetan, aldiz, soinu gordinekiko interes berezia agertzen da, sukaldatu gabe, manipulatu gabe, pentsatu eta ordenatu besterik egin gabe. Eguneroko soinuak dira, eta askotan ez zaie jaramonik egiten, baina hor daude eta haiekin bizi gara.

 

Loreak, bere ibilbide luzean bakarkako eta taldeko erakusketa askotan parte hartu du eta proiektu honek bere lana museo berezi honetan erakusteko aukera interesgarria ematen diola adierazten du. Itsasmuseumentzat tokiko talentuarentzako plataforma izateko eta bisitariei artea bere diziplina guztietan hurbiltzeko apustuan jarraitzeko aurrera pausu bat da.

 

Martxoaren 9an, osteguna, guztioi irekitako inaugurazio soziala izango da erakusketan, artista bera eta beste sorpresa batzuekin, tarte atsegina pasatzeko.

 

Martxoaren 25ean, larunbata, Lorea Oar-Artetak tailer artistiko bat eskainiko du koloreekin, materiarekin eta artearekin gozatu eta esperimentatu nahi duten 14 urtetik gorako helduentzat.

 

Itsasoari so, kadmio gorria ez da etorri 2023eko maiatzaren 1ra arte ikusgai izango da Itsasmuseumen.

 

Informazio gehiagorako: komunika@itsasmuseum.eus