• Hezkuntza-curriculumarekin bat datorren ekimena da, Bizkaiko ikastetxe guztiei irekia
  • Lanak bidaltzeko epea irailaren 20tik urriaren 20ra izango da
  • Azaroaren 22an, museoan ospatuko den ekitaldian banatuko dira sariak, 15 guztira, 4.500 eurotan baloratuak

Bilbo, 2023ko irailaren 7a. Itsasmuseumek XX. urteurrena betetzen du aurten eta ospatzeko, BBKrekin lankidetzan, DBHko lehen zikloko ikasleei zuzendutako hurrengo jarduera martxan jarri du: haien inguruko pertsona nagusiei mugikor baten bidez grabatutako elkarrizketa-lehiaketa bat Zer da itsasoa zuretzat? galderatik abiatuz.

Kontua da itsasoa izan dadila belaunaldien arteko solasaldi baten sustatzailea biloba baten eta haren aitona-amonaren edo erreferentziazko adineko pertsona baten artean, soseguz planteatuta, alde batetik ikasteko jakin-minetik baliatuz eta bestetik partekatzeko gogoetatik, sor daitekeen zerumuga tematikoari askatasun osoz helduz.

Ekimen honen helburua itsas kultura-ondarearen transmisioan nagusien eta belaunaldi berrien artean zubi-lana egitea da, horixe baita museoaren zeregin nagusietako bat.

Ikasleek ikastetxearen eskutik zein modu librean parte har dezakete, eta egiletza banakakoa edo kolektiboa izan daiteke, gehienez lau laguneko taldeetan.

Lehiaketaren bidez itsasoak eta itsasadarrak gure kulturan eta ondarean duten garrantzia nabarmendu nahi da; belaunaldien artean ezagutzak, bizitza-esperientziak eta jakinduria transmititu; eta nerabeen artean gailu digitalen erabilera arduratsua eta sortzailea sustatu.

Elkarrizketa

Bideoaren edukia itsas munduari lotutako edozein gairi buruz adineko pertsona bati (ala bat baino gehiagori) euskaraz edo gaztelaniaz egindako elkarrizketan oinarritzen da. Iraupena 3 eta 8 minutu artekoa izango da. Itsasoak gure kulturan eta ondarean berebiziko garrantzia du eta bere presentziak (baina baita bere absentziak ere) esanahi bat du pertsona bakoitzarentzat. Horregatik lehiaketak “Zer da itsasoa zuretzat?” galdera irekitik sor daitekeen zerumuga tematikoari askatasun osoz heltzea planteatzen du.

Itsasmuseum inspiratzeko lekurik aproposena da. Hain zuzen ere, jorratu daitezkeen gaien aniztasuna ezagutzeko, parte hartuko duten ikasleek doan bisitatu ahal izango dute museoa.

Ikastetxeak

Itsasmuseumek eta BBK-k Bizkaiko ikastetxeei gonbidapena luzatzen diete eskola-curriculumean errotutako jardueran honetan parte har dezaten, lantzen den gaia eta modua bat egiten duelako hainbat irakasgaien Oinarrizko Zehar- eta Diziplina- Barneko Konpetentziak garatzeko edukiekin; hala nola Euskara eta Literatura, Gaztelania eta Literatura, Geografia eta historia, Balio etikoak, Erlijioa edo Teknologia.

Sariak

Kulturaren eta irakaskuntzaren munduarekin lotutako pertsonek osatutako epaimahai batek, banakako eta taldeko modalitateetan egindako lan onenak aukeratuko ditu, DBHko lehen eta bigarren mailako kategorietan.

Gainera, 3 aipamen berezi egongo dira ingurumenaren jasangarritasunari, genero-berdintasunari eta euskararen erabileraren sustapenari egiten dizkioten ekarpenak sarituko dituztenak, hauek baitira museoaren kudeaketa, jarduera eta erakusketa-diskurtsoa egituratzen dituzten hiru balio estrategikoak.

Guztira 4.500 euroko balioa duten 15 sari banatuko dira kirol, kultura eta naturako abentura eta esperientziez gozatzeko, baita Eup!-en, tokiko merkataritzako plataforman, trukatzeko bonuetan ere.

Sariak azaroaren 22an museoan egingo den ekitaldian banatuko dira, eta bertan familiak, ikasleak, ikastetxeak eta inplikatutako erakundeak egongo dira gonbidatuta.

Informazioa

Informazio guztia eta lehiaketaren oinarriak https://itsasmuseum.eus/eu/zer-da-itsasoa-zuretzat/ webgunean topatu daitezke.