Julian Diaz-en lana da, izen berdina duen erakusketaren komisarioa dena ere, egun Itsasmuseum-en ikusgai dagoena

Arratsalde honetan, 19:00etan, egileak konferentzi bat eskainiko du auditorioan

Bilbon, 2019ko azaroaren 6an. Gaur goizean, Jon Ruigómez, Itsasmusem Bilbao-ko zuzendariak, Esther Iribarnegaray Aquarim Donostia-San Sebastian-eko zuzendariak eta Julián Díaz, 2020ko ekainera arte irekita egongo den “J.S Aztarnaren Bila” erakusketaren komisiarioak, euskal nabigatzaile ospetsuaren inguruko biografia aurkeztu dute.

Aurkezpen honen harira, arratsalde honetan 19:00etan, publiko orokorrari zuzenduriko hitzaldi irekia egingo da Itsasmuseum-en. Bertan, liburuaren egilea eta erakusketaren komisarioak, Juan Sebastián Elkanoren giza profila deskubrituko du, eginiko aurretiazko ikerketa prozesuaren gorabeherak azaldu eta horren ondorioz lortutako dokumentazio interesgarriaren inguruan hizt egingo du. Dokumentazioa ezinbestekoa izan da, bai erakusketa sortzeko eta bai argitalpena egiteko ere.

Argitalpena

J. Elkano. Tras la huella”, Julián Díaz Alonsok bere komisariotzarako eginiko ikerketa proiektuan oinarritzen da, Itsasmuseum Bilbaok eta Aquarium Donostia-San Sebastián-ek ekoiztutako erakusketa honek, dagoen dokumentazio guztiaren azterketa xehatua egitea suposatu du, Juan Sebastian Elkano famatua deskubritzeko helburuarekin. Gaur aurkezten dugun argitalpena, formatu digitalean eta paperean eskuragai dago, plataforma digital ezberdinen bitartez.

Juan Sebastián Elkano, gizon zuhurra zen edo ausarta? Zentzuzkoa edo konkistatzaile bat zen? Diskretua edo nabarmentzen zenetarikoa? Fidagarria zen? Agintaria? Zein hizkuntza menperatzen zituen jakitea, munduari bira ematea bere erabakia izan zen edo ez jakitea, eta gertakizun honek bere pertsonarengan izan zuen eragina eta espedizio arrakastatsuaren ostean bere planak zeintzuk ziren ezagutzea dira besteak beste, argitalpen honek biltzen dituen hausnarketak.

Bere bizitzaren kontaketan, Elkanoren mitoak, Elkano maisua itzalpean utzi ohi du, gizona, Juan Sebastián benetazkoa. Argitalpenak, bere bizitzaren pausoak jarraitzea du helburu, espedizioa egin baino lehen eta batez ere, honen ondoren izandako bizitza.

Erakusketa

Erakusketa, “J. S. Elkano. Tras la Huella”, 500 metro koadro baino gehiagotan banatzen da eta Juan Sebastian Elkanoren (1487/88-1526) biografian sakontzeko balio duten, 100 dokumentu, objektu eta pieza baino gehiago biltzen ditu. Elementu hauen bitartez, bisitariek, orain dela 500 urte Espezien Irletara heltzeko helburuarekin munduari lehen bira ematea lortu zuen itsasgizonak utzitako aztarnak jarraitu ahal izango dituzte, zirkunnabigazioa hau hasi aurretik, bitartean eta ostean.

Julian Díaz Alonso, autore eta komisarioa

Julián Díaz Alonso arduratu da erakusketaren gidoia osatzeaz eta komisario-lanak egiteaz. Díaz Alonsok eskarmentu handia du alor honetan, hainbat erakusketa ekoitzi eta muntatu ditu hainbat museo eta interpretazio-zentrorentzat, eta, azkenaldian, espezia-irletara egindako nabigazioei buruzko dokumentazioa aztertzen ibili da. Halakoak zabaltzeko asmoz, saga bat sortu du, “Sangre y especias”, eta, oraingoz, bi eleberri argiratu ditu horren barruan.

Itsasmuseum Bilbao

Bilboko Itsasadarraren Itsas Museoak Itsasmuseum Bilbao izena hartuko du, zabaldu zenetik 15 urte igaro ondoren. Abian jarritako etapa berri honetan, igarotako urte hauetako alde on guztiei eutsiko zaie, eta neurriak hartuko dira jauzi kualitatiboa egin ahal izateko, Bizkaiko Golkoan itsas erreferente gisa sendotu ahal izateko.

Itsasmuseum Bilbao leku dinamikoa eta hurbila da, gizartearen parte-hartzera zabalik; toki pribilegiatua, Bilboko eta Bizkaiko itsas kulturaren eta ondarearen berri izateko.

Informazio gehiago jasotzeko kontaktua:

Leire Aurrekoetxea

komunika@itsasmuseum.eus

94 401 55 07