Itsasmuseum-eko Twitter, Facebook Instagrameko-ko kontuak eta webgunea egunero aktibo egongo dira museoko diskurtsoa eta balio proposamena hulbiltzeko

 

Itsas arloko bilduma eta erakusketak deskubritu irudi, audio eta bideoen bitartez

 

Bilbon, 2020ko martxoaren 17an.

Itsasmuseum, osasun larrialdiari aurre egiteko, publikoari itxita egongo den denboraldian, taldeak lanean jarraituko du, normaltasunera bueltatzen garenean, zuentzako lehiakorra eta kalitatezko programazioa martxan jartzeko.

Itsasmuseumek, aktiboki lagundu nahi dio #EtxeanGeratzenNaiz mugimenduari, publiko guztiari zuzendutako eduki kultural entretenigarri eta dibertigarriak sortuz.

Itsasmusem, programa museistiko interesgarri bat sortzen ari da bere kanal digitaletan, Museoko diskurtsoa ezagutzera emateko. Egunero, azalpen dosi txikiak argitaratuko dira, erakusketa iraukorraren inguruan, Erainen inguruan,
Bizkaiko XX.mendeko erriberako arotzeria berreskuratzen duen proiektua, eta Port Center, Bilboko portua herritarrei hurbiltzen duen erakusketaren inguruan.

Gainera, beste gai eta proposamenak jorratuko dira, haurrek etxetik itsasoko eta Bilboko eta Bizkaiko itsas kultura deskubritu dezaten, modu didaktiko eta dibertigarrian.

Gaixotasunetatik osatu eta babesten gaituzten osagai askok itsasotik edo bere baliabide naturaletatik datoz, hauxe da gure itsasoak eta ozeanoak babestu behar ditugularen arrazoietako bat. Modu arduratsuan jokatu behar dugu eta jasangarritasuna eta ingurugiroaren alde apustu egin. Itsasmuseum-ek , kasu honetan itsasoa ispirazio puntutzat hartzea proposatzen du, etxean geratu, gure historiako pasarteak elkarbanatu eta mendeetan zehar itsasotik, eta itsasoagatik bizi izan diren pertsonak deskubritu eta honen inguruan hezitu.

Itsasmuseum-eko sare sozialak bisitatzera gonbidatzen zaitugu Twitter (@itsasmuseum), Facebook (@itsasmuseum) eta Instagram (@maritimemuseumbilbao) eta aktiboki parte hartzera zuen iritzi, iradokizun eta bitxikieriak elkarbanatuz.

Harremanetarako kontaktatu:
Leire Aurrekoetxea
info@itsasmuseum.eus