Bilbon, 2018ko azaroaren 15ean. Europa osotik bidaiatu ostean ontzi klasikoko ebentu eta estropadetan parte hartuz eta garapen pertsonala eta abenturazko esperientziak eskainiz, ATYLA bere portu nagusira bueltatu da, Itsas Museoko kaiara hain zuzen. Itsasontzia, maiatza arte geratuko da, Museoko bisitari, eskola talde, kurioso eta itsaszaleen gozamenerako.

1980-1984 urte bitartean Lekeition eraikitako ontzi ikaragarri hau, 31 metroko luzeera eta 7 metroko erruna duena, publikoari irekia egongo da, larunbat, igande eta jai egun guztietan, 10:00etatik 18:00tara etenik gabe. Museoko sarrerarekin, bisita doakoa izango da. Bestalde, ontzia bakarrik bisitatu nahi duenarentzat bi tarifa mota daude: 2 euro helduentzat, eta euro 1 ume, ikasle eta jubilatuentzat (6 urte edo gutxiagoko umeak doan sartzen dira).

Gainontzeko egunetan, goizeetan, Atyla Itsas Museoko eskola programaren barruan egongo da, eskola desberdinetatik etorritako ikasleek bisitatu dezaten. 2019ko Aste Santuan AtylaEuropa osotik bidaiatzeari ekingo dio berriz ere.

 

Atyla Fundazioaren historia

 

Atyla Itsasontzia Fundazioa irabazi-asmorik gabeko elkartea da, berrikuntza sozialan oinarritutako proiektua da eta Rodrigo de la Serna kapitainaren lidergoari esker jarri zen martxan 2014. urtean. Ekimenak pertsonaren garapen fisikoa zein emozionala indartzea du helburu.

Bere bidaietan parte-hartzaileak tripulazioaren parte bihurtzen dira eta honela, nabigazioko oinarrizko kontzeptuak ikasten dituzte, bere konfort esparrutik ateratzen dira, hobeto ezagutzen dute bere burua, eta oinarrizko trebeziak lantzen dituzte; taldeko lana, lidergoa eta adimen emozionala, adibidez.

Proiektu soziala den heinean, bidaiaren kostua ordaindu ezin dutenentzat diru laguntzak eskaintzen dira.
2014tik, geroztik, Atylak 40000 itsas milia baino gehiago egin ditu (73.000 kilometro), hamaika lagun zein partehartzaile egin dute bat proiektuarekin eta zenbatezinak bisitatutako herrialdeak, baina osasun ona duten ekimen guztiak bezala, etorkizuna are hobeagoa izango da.

 

Informazio gehiagorako

www.atyla.org
Irudien bilduma: https://goo.gl/Wtzfzx
Prentsarako kontaktua: Alfonso Garzón (alfonso@atylaship.com) y Leire Aurrekoetxea
(komunika@itsasmuseum.eus).