• Azaroaren 20tik aurrera ate irekien jardunaldiak eta beste jarduera didaktiko batzuk eskainiko ditu

  • Atyla 2022ko udaberrira arte egongo da Bilbon

Bilbon, 2021eko urriaren 21ean. Atyla goleta klasikoa Bilboko Itsasmuseumeko kaian porturatu zen atzo, museoko belaontzi handien programaren barruan. Umeek eta nahi duten pertsona guztiek itsasontzira igo ahal izango dute eta euren tripulazioaren eskutik munduan zehar egiten dituzten kanpainetan nola antolatzen eta bizitzen diren jakin ahal izango dute. Hain zuzen ere, Atyla itsasontzia Bilbora itzuli da, zazpi hilabeteko kanpainaren ondoren, euskal kostaldea eta Europako zortzi herrialdetako portuak zeharkatu baititu.

Gaur goizean, Rodrigo de la Serna Barco Atyla Fundazioko zuzendariak, Fermin Galán, itsasontziko kapitainak, Egoitz Arbe, Itsasmuseum Bilbaoko hezkuntza teknikariak eta Xabier Bañuelos, bidaiari eta kazetariak, azken asteetan Kanarietatik Bilborako bidean ibili denak, 2022ko udaberrira arteko proiektua eta programazioa azaldu dute.

Itsasmuseumen garatutako programaren barruan, azaroaren 20tik aurrera hasiko dira ateak zabalik dauden larunbatak, museoaren 18. urteurrena betetzen den egunean alegia. Bisitak arratsaldez izango dira, 16:30etik 19:30era, eta sarrera doan izango da.

Aurten ere, aurreko ikasturteetan bezala, asteartetik ostiralera, goizez, ikastetxeak Atyla itsasontzira igoko dira hezkuntza-programaren barruan egingo dituzten bisitetan, eta bertatik bertara ezagutuko dituzte eskifaiaren bizipenak eta pasadizoak. Esperientzia berezia eta aurreko denboraldietan oso balioetsia, bai umeen eta irakasleen artean.

Bestalde, etxeratzeko abenturan, Xabier Bañuelos kazetari eta bidaiari euskaldunak, Atyla-ko gainerako tripulazioekin batera, Kanariar Uharteak, Azoreetako artxipelagoa eta Bilbo lotzen dituen zeharkaldi transozeanikoa osatu du, hilabete bateko eta 1.200 miliako bidaian. Bere esperientzia hori komunikabideekin partekatu du gaur goizean Xabierrek.

Atyla 2022ko Aste Santura arte egongo da Itsasmuseumen, tarte horretan euskal kostaldea ezagutzeko irteeraren bat eskainiko du, besteak beste, Erresuma Batua, Portugal eta Italia bisitatuko dituen bidaia denboraldi berri batean abiatu arte. Maiatzaren amaierarako Pasaia Itsas Festibala jaialdian parte hartuko du.

Aurten ere, apirilean eta maiatzean Euskal Herriko kostaldeetatik hasi zen deboraldia eta ekainetik urrira, Herbehereak, Danimarka, Lituania, Letonia, Estonia, Polonia, Erresuma Batua eta Portugalgo 17 portu zeharkatzen jarraitu zuena, Bilbon amaitzen da. Denbora tarte horretan, 32 nazionalitate desberdinetako 229 pertsonek parte hartu dute tripulazioetan ezberdinetan.

Barco Atyla Fundazioak boluntariotza programa bat eskaintzen du doako prestakuntza eskainiz, itsasontzi barruan bizitzeko trebeziak eta Bilbon dagoen bitartean itsasontziaren mantentze-lanetan lagundu nahi dutenentzat.

Atyla abenturaren eta nabigatzaileen prestakuntzaren sinonimoa da azken urteotan Euskadin. Euskal tradizioaren arabera Lekeitio eta Bilbo artean eraikitako belaontzi berezi honek, Bilbon du egoitza-portua 2015etik, eta ordutik Itsamuseumekin lankidetzan aritu da. Ordutik aurrera, Barco Atyla Fundazioak Bilbon ez dagoenean, mundutik zehar bidaiatzeko abentura-bidaiak proposatzen ditu, eta bidaia horietan, nabigatzen ikasteaz gain, hainbat trebetasun lantzen dira, hala nola adimen emozionala, pentsamendu kritikoa, lidergoa, talde-lana eta kulturen arteko komunikazioa.

Informazio gehiagorako kontaktua:

Leire Aurrekoetxea (leire.a@itsasmuseum.eus)