• 55 metro luzera eta sei kubierta dituen ontzi handi bat da, eta ekainaren 27ra arte egongo da museoan.
  • Goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango da, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.

Bilbon, 2022ko ekainaren 20a. Gaur goizean iritsi da Itsasmuseumeko kaira Andalucía galeoia, 55 metroko luzera eta sei kubierta dituen XVII. mendeko galeoi baten erreplika fidela. Ontzia, ekainaren 21etik 26ra bisitatu ahal izango da eta eskifaiak horrelako ontzi batean nabigatzearen sekretuak azalduko ditu.

Bisitaldia Itsasmuseumeko Belaontzi Handien Programaren barruan dago. Programa horrek, museoak bere ateak ireki zituenetik, 70 itsasontzi historiko edo interes sozialekoak erakarri ditu Carola Garabiaren aurrean dagoen gure kaira, eta aukera ezin hobea eskaintzen du Bilboko erdigunean esperientzia paregabeaz gozatzeko.

Bisitariek hala nahi izanez gero itsasontzira igo eta iroko eta pinuzko zurezko estalkietatik paseatu ahal izango dute, bere zazpi belek guztira ia mila metro karratuko azalera egiten dutenak eta kaboen kilometroak miretsi, aginte-estalkira igo, txopako eta brankako gazteluetara igo, eta artilleriako estalkira jaitsi ahal izango dira. Bertan, nabigazioa nolakoa zen erakusten da, baita itsasontziaren beraren historia ere.

Sarrerak ohiko tarifaren, 7€, eta familiaren tarifaren, 18€, arteko kostua izango du. 5 urtetik beherakoak doan sartu ahal izango dira.

Galeoiak hiru mende baino gehiagoz (XVI-XVIII) ibilbide komertzial eta kulturalen protagonista izan ziren ontziak dira. Atlantikoa zeharkatu, Karibean eta Amerikako kostaldeetan nabigatu eta Ozeano Bareko ibilbide izugarria egin zuten.

Andalucía ontzia XVII. mendeko galeoi baten errepresentazio historikoa da. Itsasontzia 2009-2010ean eraiki zuen Nao Victoria Fundazioak, Ignacio Fernández Vialen diseinu eta zuzendaritzapean, Punta Umbriako ontzioletan (Huelva), eta 2010eko azaroaren 30ean uretaratu zen. 23 pertsona baino gehiagoko tripulazioa du. Azken urteetan milaka milia nabigatu ditu munduko ozeano eta itsaso handietan zehar, hainbat kultur proiektutan parte hartuz. Era berean mundu osoko ehun portu baino gehiago bisitatu ditu bere kubiertak jendearentzat irekiz.

Itsasmuseumek berriz ere aukera ematen du jadanik 2011. urtean La Pepa izenarekin museoan egon zen nabe ikusgarria hau ezagutzeko. Orduan, harrera ezin hobea jaso zuen publikoaren aldetik.

Informazio gehiagorako kontaktua:

Leire Aurrekoetxea (leire.a@itsasmuseum.eus)