Historia eta Estrategia

Fundazioaren Historia. 1996.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa 1996. urtean sortu eta izen bera duen irabazi asmorik gabeko Fundazio pribatuak egindako lanaren emaitza da. Erakundea itsasoari eta, zehatzago esateko, Bilboko itsasadarrari loturiko pertsona talde baten ahaleginaren ondorioz sortu zen. Fundazioaren eta etorkizuneko museoa sortzearen helburua zen historian zehar itsasadarreko, Bilboko portuko eta Bizkaiko itsaso-jarduerek pilatutako kultura-ondarearen ikerketa, babesa eta hedapena sustatzea.

Urtebete pasa ondoren, 1997. urtean, Patronatua eratu zen, Bilboko esparru publiko eta pribatu nagusietako ordezkariek osatutakoa. 1999an zehar museoaren Babes eta Mezenasgo Egitasmoa jarri zen martxan; Fundazioaren Patronatuko kide ziren enpresa eta erakundeak jadanik programan sartuta zeuden.

Museoaren azalera 27.000m²-koa da. Erakusketa-lekua eraikinaren kanpoaldean eta barnealdean banatzen da. Espazio ireki handian, dikeetan, erakusketaren zati garrantzitsu bat dago, itsasontziak alegia. Museoaren barruan, erakusketa hiru gai nagusiren inguruan dago antolatuta: itsasadarraren ingurune fisikoa, Bilboko eta inguruetako merkataritzaren bilakaera eta, azkenik, itsasontzigintzaren garapena Bilboko itsasadarrean. Era berean, Museoak aldi bateko erakusketak antolatzeko espazio zabala du, eta horiek erakusketen eskaintzaren osagarri dira.

Itsasmuseum-ek egindako jardueren memoriak

Memoria Itsasmuseum, 2003-2018
Memoria Itsasmuseum, 2019
Memoria Itsasmuseum, 2020
Memoria Itsasmuseum, 2021

Itsasmuseum, ardatz estrategikoak

Zeregina, ikuspegia eta balioak

Misioa

Itsasmuseum-en misioa “gure itsas kultura zabaltzea, itsas ondarearen alde lan eginez” da.

“Kultura” herri bat bereizten dituen ezagutza multzoak, ideiek, tradizioek eta ohiturek osatzen dute eta “itsas” hitzak gure jarduteko esparru espezifikoa adierazten du. Euskaldunok, Bilboko itsasadarra mundurako atea izanik eta jatorritik Bizkaiko Golkoari esker itsasoarekiko dugun loturak, babestu eta ezagutu beharreko, ondare materiala eta immaterialeko arrasto ugari utzi ditu.

Ikuspegia

Museoa 2022an Bizkaiko Golkoan itsas kulturaren erreferente gisa nabarmentzea da.

Balioak

BERRITZAILEA: Gure itsas kultura helarazi eta Bilbo eta Bizkaiako itsas ondarea balioan jarri nahi dugu. Teknologiak eskaintzen dizkigun aurrerapen eta abantailen bitartez, ikuspuntu desberdin bat erakutsi nahi dugu, bisita esperientzialagoa eta interaktiboagoa eskainiz, publiko berriei heltzea ahalbidetzen diguna.

IREKIA: Itsasmuseum gertuko eta proaktibo den museoa da, eta zentzu horretan beste eragile sozial eta kulturalekin elkarlean aritzen da, publiko guztientzat partehartze aktiboa eta itsas komunikate integratzaile eta irisgarri bat sustatuz.

BIKAINA: Itsasmuseumak bere jarduera arlo guztietan kalitatea eta egiazkotasuna bilatzen du, baita bikaintasuna kudeaketan, eskaintzan, eta batez ere bisitariaren arreta zerbitzuan zein bisita esperientzian.

JASANGARRIA: Jasangarritasun soziala, ekonomikoa eta ingurumen jasangarriago baten alde, neurriak hartu eta informazioa zein formakuntza eskaintzearen alde apustu egiten dugu, gainera Museoko jarduera guztiak eremu honetako parametro zorrotzei egokitzen ditugu.

Itsasmuseum kultura eta ezagutzari irekita dagoen gunea da Bilbo eta Bizkaiko itsas ondareri dagokion historiaren esparruan barne.

Ardatz estrategikoak

1. Eskaintza erakargarria eta arretarako maila bikaina garatzea, herritar eta bisitarientzat.
2. Estrategia definitzea, kanpoaldeko zelaigunearen erabilera aktibatzeko eta errentagarria bihurtzeko.
3. Plan indartsua sortzea, komunikaziorako, marketinerako eta erakundeen arteko harremanetarako, bai eta gizartearekiko harremanetarako ere.
4. Estrategia definitzea, estrategiari egonkortasuna ematen dioten finantziazioa eta funtsak erakartzeko iturrietara iristeko.
5. Taldea, barruko antolaketa eta plangintza sustatzea.

Compromiso con la calidad

Itsasmuseum, bikaintasunaren etengabeko bilaketan, prozesuak, zerbitzuak eta bisitariaren esperientziaren kalitatea hobetzeko asmoz, programa desberdinetan murgildua dago.

SICTED: Turismoa jasotzen duten lurralde eremuetan turismo eskaintzaren kalitatea hobetzeko programa da.

INNOVATION: Euskal turismoaren arloan, informazio eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabileraren optimizazioa errazteko, enpresei zuzendutako ekimena da.

KARBONO AZTARNA: Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak Bilboko Udaletxearen Ingurugiro Sailarekiko duen konpromisoagatik Karbono Aztarnaren zigilua jaso du.

Informazio publikorako
sartzeko eskubidea