Lehen Hezkuntza

Pirata akademia: nabigatzen ikas ezazu


Piraten mundua gai interesgarria da Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.
Piratak marinel onak direla kontuan izanik, Museoaren erakusketa iraunkorra modu didaktiko eta dibertigarrian ikusiko dute, pisten jolas baten bidez (altxor pirata aurkitu beharko dute).
Amaitzeko, belaontzi pirata baten maketa egingo dute, oinarrizko atalak zein diren ikasten duten bitartean: kroskoa, mastak, belak, banderak, branka-hagak eta idi-begiak. Gainera, nabigazio munduko beste kontzeptu garrantzitsu asko zer diren ikasiko dute (branka, popa, istribor, ababor…).
Museotik eskolan, bisitan etorri aurretik, piratei eta nabigazioari buruzko oinarrizko kontzeptuak lantzea gomendatzen diegu irakasleei.

Informazio gehigarria


  • Hezkuntza maila: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloak (6-10 urte)
  • Ordutegia: 2 ordu
  • Iraupena: asteartetik ostiralera (10:00-14:00)
  • Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
  • Tarifa (BEZa barne): 3,5€/ikasleko, eta taldeko arduradunak doan
  • Erreserbak: Tel. 946085512
  • Informazio +: didaktika@itsasmuseum.eus

Tailer berria

Itsasoaren soinuak


Itsaso eta ozeanoetan soinu asko entzun ditzakegu. Horietako batzuk naturalak dira (itsasoaren olatuak edo itsas animalia batzuek igortzen dituzten soinuak) eta beste batzuk artifizialak (itsasontzien motorrak, sonarrak eta bozinak edo itsas hondoko petrolio-esplorazioen eta gas naturalaren leherketak), itsas bizitzari kalte egiten diotenak.

Tailer sentsorial honetan, pista-joko baten bidez itsasoaren soinu batzuk identifikatu eta imitatuko ditugu, ondoren soinudun bale bat sortzeko.

Informazio gehigarria


  • Hezkuntza maila: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloak (6-10 urte)
  • Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00-14:00)
  • Iraupena: 90 minutu
  • Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 2 talde gehienez aldi berean (50 gutxi gorabehera)
  • Tarifa (BEZa barne): 3,5€/ikasleko, eta taldeko arduradunak doan
  • Erreserbak: Tel. 946085512
  • Informazio +: didaktika@itsasmuseum.eus

Tailer berria

Nemoren superbotereak


Pertsona guztiok, itsas animaliek bezala, trebetasunak (superbotereak) eta ahuleziak ditugu, hau da, gehiago kostatzen zaizkigun gauzak. Baina berdin dio, pertsona guztiok superbotereak ditugu, eta besteen laguntzarekin gure ahuleziak gaindi ditzakegu.

Oraingo honetan, pisten joko bat, ipuin bat, taldeko jokoak eta eskulan baten bitartez, Nemoren superbotereak zeintzuk diren ezagutuko ditugu.

Informazio gehigarria


  • Hezkuntza maila: lehen hezkuntzako 1. zikloa (6-8 urte)
  • Ordutegia: 90 minutu
  • Iraupena: asteartetik ostiralera (10:00-14:00)
  • Antolaketa: 5 ikasle gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
  • Tarifa (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
  • Erreserbak: Tel. 946085512
  • Informazio +: didaktika@itsasmuseum.eus

Tailer berria

Surfing Itsasmuseum


Gaur egun surfa ur kirol bat da. Orekan mantentzea du helburutzat, olatuen gailurrean mugitzen den taula berezi baten gainean. Euskal kostaldean jende askok praktikatzen eta gozatzen duten ur kirola da.

Ginkana (escape room frogak) – “altxorraren bila” baten bidez, ikasleek surfaren jatorria, historia eta beste hainbat bitxikeriak ezagutuko dituzte, bai mundu mailan, bai Bizkaiko Golkoan ere.

Amaitzeko, ikasleek surflari baten eskulana sortuko dute.

Informazio gehigarria


  • Hezkuntza maila: Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloak (8-12 urte)
  • Ordutegia: 2 ordu
  • Iraupena: asteartetik ostiralera, 10:00-14:00
  • Antolaketa: 15 ikasle gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 2 talde gehienez aldi berean (50 gutxi gorabehera)
  • Tarifa (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
  • Erreserbak: Tel. 946085512
  • Informazio +: didaktika@itsasmuseum.eus

Karola, garabi indartsua


1900etik 1985era, 300 itsasontzi baino gehiago eraiki zituzten Euskalduna Ontzioletan. Karola garabia Euskalduna Ontzioletako ikurra eta Museoaren zaindaria dugu. Baina… zergaitik deitzen da Karola? Tailer honetan, Lehen Hezkuntzako ikasleek, garabi gorri ospetsu eta oso indartsu honen izenaren jatorria ezagutuko dute.
Pisten jolas baten bitartez, ikasleek Museoaren erakusketa iraunkorra modu didaktiko eta dibertigarrian ikusiko dute, eta bukatzeko gela didaktikoan eskulan bat egingo dute: Euskalduna Ontzioletan uretaratzen ari diren itsasontzi baten maketa.

Informazio gehigarria


  • Hezkuntza maila: Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloak (8-12 urte)
  • Iraupena: 2 ordu
  • Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
  • Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
  • Tarifa (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
  • Izena emateko: tel. 946 085 512
  • Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus

Bilboko Portuko langilea egun batez


Alumnos de Primaria Disfrutando de la Actividad Imagina ser Trabajador del Puerto en Itsasmuseum

Bilboko Portua Europa Atlantikoko portu komertzial oso garrantzitsu bat da. Izan ere, Bilbo portua izan zen, hiribildua izan aurretik. Hala ere, egungo portuak ez du zerikusirik garai batekoarekin.
Jarduera honetan, ikasleek Port Center Museoaren erakusketa gunean zehar, pisten joku bat eginez, Bilboko Portua ezagutuko dute.
Bukatzeko, Euskalduna Ontzioletan 1928. urtean eraikitako Auntz atoiontziaren maketa egingo dute. Atoiontzi hau Museoaren kanpoaldeko erakusketa iraunkorrean ikus daiteke.

Informazio gehigarria


  • Hezkuntza maila: Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloak (8-12 urte)
  • Iraupena: 2 ordu
  • Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
  • Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
  • Tarifa (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
  • Izena emateko: tel. 946 085 512
  • Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus

Itsasoak garbi zeudela amets egin dut


Imagen de la Actividad Mares Limpios para Alumnos de Primaria en Itsasmuseum

Ingurumenarekiko Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) bat, Lehen Hezkuntzako ikasleek, taldean lan eginez, ekogynkanaren froga dibertigarriak gainditu beharko dituzte. Oso larria da plastiko eta zaborren arazoa gure ozeano eta itsasoetan. Adibidez, Ozeano Barean “plastiko zopa” erraldoi bat dago. Horrela jarraitzen badugu, 2050. urtean gure itsasoetan arrain baino plastiko gehiago izango ditugu.

Eta zuek ere, ozeanoak eta itsasoak garbi egotearekin amets egiten duzue?

Informazio gehigarria


  • Hezkuntza maila: Lehen Hezkuntza (6-12 urte)
  • Iraupena: 2 ordu
  • Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
  • Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
  • Tarifa (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
  • Izena emateko: tel. 946 085 512
  • Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus

Itsas korapiloak


Alumnos Disfrutando de la Actividad Nudos Marineros en Itsasmuseum

Itsas korapiloak oso garrantzitsuak dira, bai belaontzietan bai motordun ontzietan. Korapiloei esker, ohiko hainbat jarduera mota egiten dira, hala nola, portura amarratu, objektuak tinko lotu…

Belaontzietan, oso ohikoa da sokak eta korapiloak erabiltzea; hortaz, marinelek adituak izan behar dute erabileran. Kontuan hartu behar dugu marinelek ustekabeko egoerei aurre egin behar izaten dietela. Hori dela eta, zenbat eta hobeto kontrolatu teknika, orduan eta aukera gehiago izango dituzte arrakastarako.

Jarduera honen bidez, ikasleek, hiru marinel korapilo (xildrea, korapizta eta lastegia) egiten ikasiko dute. Gainera, zertarako erabiltzen diren ikusi, eta eskuak hobeto koordinatzen eta erabiltzen ikasiko dute.

Itsas korapiloen tailerra Museoan zehar egindako pisten jolas edo bisita gidatu batekin osatzeko aukera dago.

Informazio gehigarria


  • Hezkuntza maila: Lehen Hezkuntzako 3. zikloa (10-12 urte)
  • Iraupena: 2 ordu
  • Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
  • Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
  • Tarifa (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
  • Izena emateko: tel. 946 085 512
  • Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus

Ezagutu Bilbo Itsasadarretik


Conoce Bilbao desde la Ría

Itsasmuseumek eta Bilbobenturak elkarrekin diseinatutako jarduera da. Aukera ematen du Bilboko zenbait mugarri historikoz eta arkitektonikoz gozatzeko eta hiriak azken urteetan izan duen eraldaketa ezagutzeko, oso ikuspegi desberdinetik. Bisita gidatua Museoan hasiko da, eta, ondoren, piragua edo SUP (Stand Up Paddle) nahiz bizikleta hartuko da, Bilboko Itsadarretik edo ertzetatik ibilbideari ekiteko.

* SOILIK URRITIK APIRILERA EGIN DAITEKEEN JARDUERA

Informazio gehigarria


  • Hezkuntza maila: Lehen Hezkuntzako 3. zikloa (10-12 urte).
    Igerian jakitea ezinbestekoa da.
  • Iraupena: 3 ordu
  • Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
  • Antolaketa: 15 gutxienez pertsona gutxienez
  • Tarifa (BEZa barne): 15 €/ikasle eta irakasleak doan
  • Izena emateko: tel. 946 085 512
  • Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus

Itsasadarrean bizi naiz


Talleres de Verano en Itsasmuseum

“ITSASADARREAN BIZI NAIZ” tailerrean Bilboko Itsasadarraren ekosistemaz eta ingurumenaren aldetik emandako hobekuntzaz hitzegingo dugu.

Ba al zenekiten… gaur egun gure Itsasadarrean 60 espezie baino gehiago bizi direla?
Museoan zehar ibiliz pisten joku batekin hasiko gara eta gela didaktikoan eskulan bat sortuz bukatuko dugu: hareako zarboa, gure Itsasadarrean bizi den arrain txiki bat.

Informazio gehigarria


  • Hezkuntza maila: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloak (6-10 urte)
  • Iraupena:  2 ordu
  • Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
  • Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
  • Tarifa (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
  • Izena emateko: tel. 946 085 512
  • Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus

Jarduera bisita gidatua kontratatzea

Museoko erakusketa iraunkorrean barrenako ibilaldia egingo dute bisitariek. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek pisten jolas baten bidez osatuko dute ibilbide hori, eta, jarduera osagarri modura, eskulan bat sortuko dute tailerrean. DBHko eta Batxilergoko ikasleentzako bisita gidatuak ere eskaintzen ditugu.

Tarteka, aldi baterako erakusketen edo bestelako jardueren programazioaren nahiz eguraldiaren arabera, Museoaren kanpoaldean egiten dira jarduera batzuk: itsasontzi historikoak, bisitan etorritako itsasontzi eskolak, kanpoko dikeak…

Bisita librea

Bisita librea egiterakoan, ikasleek Museoa Playmobilezko clicken arabera ezagutuko dute. Erakusketa iraunkorra umeei gerturatzeko eta hobeto ulertzeko, Museoaren gela didaktikoan Playmobilezko 7 eszena daude. Baliabide erakargarri honen helburua, umeek jolasten duten bitartean ikastea da.

Audiogidak

Museoak bisitariei guztiz doako audiogida bat eskeintzen die. Bisitaren esperientzia hobetzeko helburuarekin, bisitari bakoitzak bere Android edo IOS smartphonean deskargatu dezake.

Ikastetxeak


Bisita gidatuak eta tailerrak

Bisita gidatuak eta tailerrak

Ordutegia
Asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara
Gutxi gorabeherako iraupena
1´5 edo 2 ordu
Tarifa
3,5€/ikasle (BEZ barne) eta irakasleak doan

15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko)

3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)

Bisita librea

Tarifa
2€/ikasle (BEZ barne) eta irakasleak doan

Izena emateko

Jarduera, bisita edo tailer batean izena emateko edo informazioaren eskaera egiteko hemen duzu aukera.

    Arduraduna: BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA FUNDAZIOA (Itsasmuseum Bilbao)
    Helburuak: merkataritza-harremana, eta gure zerbitzuei buruzko jakinarazpenak igortzea.
    Legitimazioa: interesdunaren berariazko adostasuna. Hartzaileak: zure datuak Euskaltel-en gordeko dira.
    Eskubideak: datuetan sartzeko eta horiek zuzentzeko nahiz ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere.
    Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua kontsultatu dezakezu gure webgunean: itsasmuseum.eus


    * Markatutako eremuak (*) nahitaez bete behar dira.
    ** Museotik baieztatu arte, izena emateko eskaera besterik ez da.

    Eman izena
    newsletterraren.

    Eta izan gure
    jardueren berri.