Batxilergoa
Bizitzaz betetako Itsasadarra

Ba al zenekiten… gaur egun Bilboko Itsasadarrean 60 espezie baino gehiago bizi direla?
Jarduera honetan Bilboko Itsasadarraren ekosistemaz eta ingurumenaren aldetik emandako hobekuntzaz hitzegingo dugu.
Museoan zehar bisita gidatu batekin hasiko gara, Bilboko Itsasadarrak ingurumenaren aldetik eman duen hobekuntza aztertuz eta gaur eguneko ekosistema ezagutuz.
Bukatzeko, uraren kalitatea neurtzeko, Museoaren kanpoaldean, Itsasadarreko uraren lagin bat hartuko dugu eta analisi fisiko-kimiko bat egingo diogu.
Informazio gehigarria
- Hezkuntza maila: Batxilergoa (16-18 urte)
- Iraupena: 90 minutu
- Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
- Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
- Tarifa: (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
- Izena emateko: tel. 946 085 512
- Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus
Izarrak: marinelen GPS-a

Izarrak marinelen aintzineko GPS-a zen. Izarretan oinarrituz eta tresna desberdinak erabiliz (kuadrantea, astrolabioa edo sextantea) orientatzen ziren.
Ipar hemisferioan Izar Polarrak edo Polaris-ek beti iparraldea adierazten zien. Hego hemisferioan, berriz, hegoaldea aurkitzeko, Crux edo Hegoaldeko Gurutzea aurkitu behar zuten.
Jarduera honetan, ikasleak, Museoan zehar bisita gidatu batekin hasiko dira. Geroago astrolabio bat sortuko dute, baita eguzki eta izar erloju bat ere. Bukatzeko, lan koaderno baten bitartez, nola erabiltzen diren ikasiko dute.
Informazio gehigarria
- Hezkuntza maila: Batxilergoa (16-18 urte)
- Iraupena: 2 ordu
- Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
- Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
- Tarifa: (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
- Izena emateko: tel. 946 085 512
- Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus
Ezagutu Bilbo Itsasadarretik

Itsasmuseumek eta Bilbobenturak elkarrekin diseinatutako jarduera da. Aukera ematen du Bilboko zenbait mugarri historikoz eta arkitektonikoz gozatzeko eta hiriak azken urteetan izan duen eraldaketa ezagutzeko, oso ikuspegi desberdinetik. Bisita gidatua Museoan hasiko da, eta, ondoren, piragua edo SUP (Stand Up Paddle) nahiz bizikleta hartuko da, Bilboko Itsadarretik edo ertzetatik ibilbideari ekiteko.
* SOILIK URRITIK APIRILERA EGIN DAITEKEEN JARDUERA
Informazio gehigarria
- Hezkuntza maila: Batxilergoa (16-18 urte). Igerian jakitea ezinbestekoa da.
- Iraupena: 3 ordu
- Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
- Antolaketa: 15 gutxienez pertsona gutxienez (COVID-19ren arabera)
- Tarifa (BEZa barne): 15 €/ikasle eta irakasleak doan (uretako musuko bat pertsona bakoitzarentzat barne)
- Izena emateko: tel. 946 085 512
- Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus
Tailer berria
Erriberako zurgina egun batez

Jarduera honetan, ikasleek Bizkaiko XX. mendeko erriberako zurgindegi batean egurrezko ontziak modu tradizionalean nola egiten zituzten ikasiko dute.
Jarduera hau Museoaren erakusketa iraunkorrean, Erain erakusketan eta tailerrean zehar egindako bisita gidatu batekin hasten da.
Bukatzeko, ikasleek, lortutako ezagutza guztiak praktikan jarriz, txalupa baten erdi modeloa edo maketa eraikiko dute.
Informazio gehigarria
- Hezkuntza maila: Bigarren Hezkuntza (12-16 urte)
- Iraupena: 2 ordu
- Ordutegia: asteartetik ostiralera (10:00 – 14:00)
- Antolaketa: 15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko). 3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
- Tarifa (BEZa barne): 3,5 €/ikasle eta irakasleak doan
- Izena emateko: tel. 946 085 512
- Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus
Jarduera bisita gidatua kontratatzea
Museoko erakusketa iraunkorrean barrenako ibilaldia egingo dute bisitariek. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek pisten jolas baten bidez osatuko dute ibilbide hori, eta, jarduera osagarri modura, eskulan bat sortuko dute tailerrean. DBHko eta Batxilergoko ikasleentzako bisita gidatuak ere eskaintzen ditugu.
Tarteka, aldi baterako erakusketen edo bestelako jardueren programazioaren nahiz eguraldiaren arabera, Museoaren kanpoaldean egiten dira jarduera batzuk: itsasontzi historikoak, bisitan etorritako itsasontzi eskolak, kanpoko dikeak…
Bisita librea
Bisita librea egiterakoan, ikasleek Museoa Playmobilezko clicken arabera ezagutuko dute. Erakusketa iraunkorra umeei gerturatzeko eta hobeto ulertzeko, Museoaren gela didaktikoan Playmobilezko 7 eszena daude. Baliabide erakargarri honen helburua, umeek jolasten duten bitartean ikastea da.
Audiogidak
Museoak bisitariei guztiz audiogida bat eskeintzen die. Bisitaren esperientzia hobetzeko helburuarekin, bisitari bakoitzak bere Android edo IOS smartphonean deskargatu dezake.
Ikastetxeak
Bisita gidatuak eta tailerrak
Bisita gidatuak eta tailerrak
Ordutegia
Asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara
Gutxi gorabeherako iraupena
1´5 edo 2 ordu
Tarifa
3,5€/ikasle (BEZ barne) eta irakasleak doan
15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko)
3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)
Bisita librea
Tarifa
2€/ikasle (BEZ barne) eta irakasleak doan
Izena emateko
Jarduera, bisita edo tailer batean izena emateko edo informazioaren eskaera egiteko hemen duzu aukera.