Ikastetxeak
Itsas kulturan murgiltzeko era didaktikoa eta dibertigarria

Zer da itsasoa zuretzat?

Itsasmuseumek DBHko lehen zikloko ikasleei zuzendutako ekimena prestatu du BBKren lankidetzarekin:

Zer da itsasoa zuretzat? gaiaren inguruan, ikasleek aitona-amonei edo inguruko pertsona nagusi bati sakeleko telefonoarekin grabatutako elkarrizketen lehiaketa bat.

Kontua da itsasoa aitzakia izatea, abiapuntua, belaunaldien arteko solasaldia sortzeko. Esperientzia baliotsua, berez, hezkuntza-curriculumarekin lotua.

Lanak aurkezteko epea irailaren 20tik urriaren 20ra izango da.

Hezkuntza programaren gida 2023/24

Baliabide didaktikoak

Material hori oso espezializatua den giza talde batek egin du, museoko hezkuntza-saila osatzen duten eta gaian urte askotako esperientzia duten pertsonez osatuta eta edukiak Eusko Jaurlaritzak hezkuntza-ziklo bakoitzerako ezarritako curriculum-gaitasunei erantzuten die.

Deskargatu bitakora  koaderno guztiak hemen: https://itsasmuseum.eus/aprender/centros-escolares/material-didactico-para-centros escolares/eta hurbildu Bizkaiko itsas iragana, oraina eta etorkizuna belaunaldi berriei, modu entretenigarri eta desberdinean.

Gainera, ikasgeletan landutako materiala baliagarria izan daiteke Itsasmuseumera egiten duzuen bisita prestatzeko edo eskuratutako ezagutzak indartzeko, dagoeneko taldeak egin duen bisita baten ostean.

Bitakora kuadernoak

Koloretako ur-tantak

Mahai-joko kolaboratiboa, dibertigarria eta didaktikoa. 6-10 urteko umeak koloretako ur-tantak bihurtzen dira, Bilboko Itsasadarretik nabigatzen dute itsasora iristeko, itsasadarraren bukaerara, “Abra”-ra. Bidean proba eta zailtasun asko gainditu behar dituzte, Itsasmuseum ezagutzen duten bitartean. Joko hau doan jaitsi daiteke, euskaraz edo gaztelaniaz, ondoren inprimatu eta etxean edo ikastetxeetan jolastu ahal izateko.

“Koloretako ur-tantak”

Jarduera desberdinak adinaren arabera

Haur hezkuntza


Lehen Hezkuntza


Bigarren Hezkuntza


Batxilergoa


Jarduera bisita gidatua kontratatzea

Museoko erakusketa iraunkorrean barrenako ibilaldia egingo dute bisitariek. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek pisten jolas baten bidez osatuko dute ibilbide hori, eta, jarduera osagarri modura, eskulan bat sortuko dute tailerrean. DBHko eta Batxilergoko ikasleentzako bisita gidatuak ere eskaintzen ditugu.

Tarteka, aldi baterako erakusketen edo bestelako jardueren programazioaren nahiz eguraldiaren arabera, Museoaren kanpoaldean egiten dira jarduera batzuk: itsasontzi historikoak, bisitan etorritako itsasontzi eskolak, kanpoko dikeak…

Bisita librea

Bisita librea egiterakoan, ikasleek Museoa Playmobilezko clicken arabera ezagutuko dute. Erakusketa iraunkorra umeei gerturatzeko eta hobeto ulertzeko, Museoaren gela didaktikoan Playmobilezko 7 eszena daude. Baliabide erakargarri honen helburua, umeek jolasten duten bitartean ikastea da.

Audiogidak

Museoak bisitariei guztiz doako audiogida bat eskeintzen die. Bisitaren esperientzia hobetzeko helburuarekin, bisitari bakoitzak bere Android edo IOS smartphonean deskargatu dezake.

Ikastetxeak


Bisita gidatuak eta tailerrak

Bisita gidatuak eta tailerrak

Ordutegia
Asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara
Gutxi gorabeherako iraupena
1´5 edo 2 ordu
Tarifa
3,5€/ikasle (BEZ barne) eta irakasleak doan

15 gutxienez, eta 25 gehienez (talde bakoitzeko)

3 talde gehienez aldi berean (75 gutxi gorabehera)

Bisita librea

Tarifa
2€/ikasle (BEZ barne) eta irakasleak doan

Izena emateko

Jarduera, bisita edo tailer batean izena emateko edo informazioaren eskaera egiteko hemen duzu aukera.

    Arduraduna: BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA FUNDAZIOA (Itsasmuseum Bilbao)
    Helburuak: merkataritza-harremana, eta gure zerbitzuei buruzko jakinarazpenak igortzea.
    Legitimazioa: interesdunaren berariazko adostasuna. Hartzaileak: zure datuak Euskaltel-en gordeko dira.
    Eskubideak: datuetan sartzeko eta horiek zuzentzeko nahiz ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere.
    Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua kontsultatu dezakezu gure webgunean: itsasmuseum.eus


    * Markatutako eremuak (*) nahitaez bete behar dira.
    ** Museotik baieztatu arte, izena emateko eskaera besterik ez da.

    Eman izena
    newsletterraren.

    Eta izan gure
    jardueren berri.