Familien eta umeentzako jarduerak

Museoaz familiartean gozatzeko plan batzuk proposatzen dizkizuegu.

2023 Udaberria

Familien eta umeentzako
jarduerak

Ezagutu udaberri honetarako proposatzen ditugun haurrentzako jarduerak eta familia planak.

Pop up mapa

Itsasoaren altxorrak

Bisitatzen gaituzten familiek, pop-up mapa-gida zabalgarri bat dute, euskaraz edo gaztelaniaz, bisitan zehar museoko zenbait “altxor” modu autogidatu, dibertigarri eta didaktikoan ezagutu ditzaten. Itsasmuseumeko 6 pieza garrantzitsu azaltzen ditu mapa honek eta bakoitzak “Ba al zenekien …?” tarte bat dago eta “quiz” bat.

Hauek dira erantzun zuzenak:

  • 1-B
  • 2-C
  • 3-A
  • 4-C
  • 5-C
  • 6-B

Karta-jokoa

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Itsasmuseum Bilbao

Hezkuntza-programen eta Garapen Jasangarrirako Agenda 2030eko konpromisoen baitan, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Itsasmuseum Bilbaok karta-joko bat egin dute, bereziki eskola-ikasleei zuzendutakoa, modu ludiko eta dibertigarrian uraren hiri-zikloaren garrantzia eta planetaren jasangarritasunarekiko duen garratziaz ohartarazteko.

Karta-jokoak prestakuntza-zati bat dauka, marrazki eta definizio errazekin osatutakoa, batez ere hornidurari eta saneamenduari lotutako hainbat alderdiri eta instalaziori buruzkoa. Helburua da eskola-ikasleek ikasgelan eskuratutako ezagutzak sendotzea hainbat termino —esate baterako, urtegia, iturburua, biltegia eta ekaitz-tanga— normalizatu ditzaten eta zenbait prozesu garrantzitsutara ohitu daitezen, hala nola ura giza kontsumorako ur bihurtzeko prozesura nahiz hondakin-urak ingurumenera itzultzeko tratatzeko prozesura.

Alde didaktiko hori berrogei kartek osatzen dute, guztira 150 galdera baino gehiago dituztenak, bai uraren hiri-zikloan inplikatutako prozesuak, bai Ur Partzuergoak lurralde osoan dauzkan instalazio zehatzak aipatzem dituzte.

Bestalde Itsasmuseumen programa didaktikoak funtsezko diren gaiak ere jorratzen dira galderetan, hau da,  itsasadarrari, itsaso nahiz kostaldeari buruzko galderak ugari dira.

Gela didaktikoa

Haurrak entretenitzeko eta dibertitzeko espazioa.

Espazioa haurrentzat bereziki pentsatuta dago, eta familiak bisita luzatzera animatzen dituzten tresnak eta jolas didaktikoak ditu. Gela didaktikoa Museoaren ordutegian egongo da irekita, hezkuntza-programaren jarduerak egiten direnean izan ezik.

Museoa Playmobilezko clicken arabera

Erakusketa iraunkorra ulertzeko beste modua

Gela didaktikoko baliabideen artean, Playmobil clicken bidez egindako zazpi eszena nabarmendu daitezke, Museoaren edukia familientzat modu erakargarrian eszenaratzen dutenak. Eszena bakoitzak ezkutatuta dauden Playmobil batzuk ditu.

Denak aurkitzeko gai izango zarete?

Urtebetetzeak

Zure itsas urtebetetzea Itsasmuseumen ospa ezazu!

Jarduera honetan 6-9 urteko umeek itsas tailer didaktiko eta dibertigarriaz gozatuko dute: pisten jokua “altxorraren bila” eta drakkar baten maketaren eskulana (itsasontzi bikingoa).

Tailer hau askari batekin osatzeko aukera dago.

Informazio gehigarria


  • Adina: 6-9 urte (Lehen Hezkuntza)
  • Hizkuntza: euskaraz edo gazteleraz (aukeran)
  • Iraupena: ordu bat eta erdiko tailerra + askaria (ordu bat)
  • Datak eta ordutegia: larunbatetan edo igandeetan 17:00 – 19:30h
  • Antolakuntza: gutxienez 10 eta gehienez 20 ume. Tailerrean umeak Museoaren gidarekin, heldurik gabe. Askarian heldu bat behintzat egon beharko da.
  • Tarifa(BEZa barne): soilik jarduera 10€/ume eta 15€/ume. Baldintza bereziak gure komunitateko kideentzat. Informazio gehiago Museoan.
  • Izena emateko: tel. 946 085 512
  • Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus

Belaontzi Handien Programa

Ez galdu Museora datozen itsasontzi eta belaontzi klasikoetara igotzeko aukera.

Belaontzi handien programa honen bidez, txikienek eta familiek itsasontzi historiko batera igotzeko eta nabigazioaren sekretuak ezagutzeko esperientziaz gozatu ahalko dute.

Gabarra Itsasmuseum

Euskaldunako dikeak

Esperientzia berezia Bilbotik irten gabe.

150 urte baino gehiagoko historia duen eraikinaren barruan paseoan ibiliz gero, bildumako ontziak ikuspuntu pribilegiatu batetik ikus daitezke; gainera, “Athletic” gabarra mitikora igo daiteke, eta argazkia atera San Mames atzealdean dela.

Port Center

Ezagutu Bilboko Portua eta bertako egungo lanbideak.

Erakusketa iraunkorraren barruan dagoen berariazko saila da, eta, baliabide teknologikoen eta jolas interaktiboen bidez, bisitariak Bilboko Portuaren gaurkotasunera eta bertako lanbideetara gerturatzen ditu. Ez galdu!

Bisita gidatuak Erainera

Ezagutu nola lan egiten zuten erriberako arotzek XX. mendeko Bizkaiko kostalde osoko ontzioletan.

Erain proiektuko erakusketak testuinguruan jartzen du erriberako arotzeriak iragan mendean Bizkaian izan zuen garrantzi ekonomiko eta soziala, eta herritarrek parte har dezaketen zuzeneko tailerra eskaintzen du. Era berean, Euskaldunako dikeetako itsasontziak ikus daitezke, Bizkaiko itsas historiaren lekukoak izan direnak eta Itsasontziak Mantentzeko Museoaren Planaren barruan daudenak.

Smartguide

Ezagutu Museoa zeure erritmora, doan deskargatu daitekeen audiogidarekin.

Bisitak dimentsio berria hartuko du Android eta iOSen deskargatu daitekeen tresna digital horri esker. Smartguidea 4 hizkuntzatan dago (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa), eta guztira 23 informazio-puntu proposatzen ditu erakusketa iraunkorraren ibilbidean zehar, pertsona bakoitzaren interesetara egokitze aldera.

Bestalde, mugikorrarekin bisita egin ezin duten edo nahi ez duten bisitariek Museoko leihatilan alokatu ahalko dute terminala 2 euroan.

Erakusketa osoan dago wifi konexioa.

Ezagutu Bilbo Itsasadarretik

Familientzako kirol eta kultur jarduera.

Itsasmuseumek eta Bilbobenturak elkarrekin diseinatutako jarduera da. Aukera ematen du Bilboko zenbait mugarri historikoz eta arkitektonikoz gozatzeko eta hiriak azken urteetan izan duen eraldaketa ezagutzeko, oso ikuspegi desberdinetik. Familiarteko bisita Museoan hasiko da, eta, ondoren, piragua edo SUP (Stand Up Paddle) nahiz bizikleta hartuko da, Bilboko Itsadarretik edo ertzetatik ibilbideari ekiteko.

Adingabeak 10 urtetik gorakoak izan behar dira, igeri egiten jakin behar dute eta, gutxienez, heldu batek lagunduta joan behar dira. Galdetu Museoko txartel-leihatilan plazarik dagoen.

Tarifa (BEZ barne):
Museora bisita + Ezagutu Bilbo Itsasadarretik: 10€/pertsona

* Soilik apiriletik urrira egin daitekeen jarduera

Zatoz zure familiarekin

Gozatu familiartean gure erakusketa eta jarduerekin.

Eman izena
newsletterraren.

Eta izan gure
jardueren berri.