Gyotaku zuzena FIG-ean

Gyotaku zuzena FIG-ean
Itsasmuseum-ek duen “Gyotaku Zuzena” aldi baterako erakusketa, Euskalduna Jauregian, azaroaren 14 tik 18 ra izango den, FIG-eko (Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia) 8. edizioan presente egongo da. Horregatik, azaroaren 16an, 18:30etan eta azaroak 17an, igandean, 12.00etan, José Mari Ferarios eta José Abel, erakusketaren komisiarioak, tailer artistiko bat eskainiko dute FIG-era hurbitlzen direnentzat.
Ekintza honetan, partehartzaileek, “Gyotaku” Japoniako milaka urteko teknika artistiko hau ezagutzeko aukera izango dute, arrainak inprimatzean datzana, horretarako arraina bera trokel edo plaka gisa erabiliz, baita tinta eta papera ere.