Igo zaitez Gabarra Athletic-era!

Bizi berriro egun historikoa!

Gabarra Athletic Itsasmuseumeko dikera itzuli da eta hainbat jarduera antolatu ditugu zu ere ontzira igo eta familian edo lagunartean tarte gogoangarri bat bizitzeko.

Jarduera guztietan itsasontzi aparta honen jatorria kontatzen hasiko gara: ontzi mota horiek sortzen diren une historikoaz, bere ezaugarri teknikoez eta nola 80ko hamarkadan, urte bereziki gogorrak Euskadin, Athletic Clubeko tituluak ospatzeko erabiltzen hasi zen. Ingalaterrarekiko merkataritzaren garrantziaz, futbolaz, burdinaz, ontziolez, kargategiez eta, jakina, gure itsas kulturaz, kultura, tradizio eta ekonomia berrietara irekitzen gaituenaz ere, hitz egingo dugu.

Plana familiartean

Familientzako bisita gidatua Gabarrara + Umeentzako itsas tailerrak

Larunbat eta igande goizero, Gabarra familia plan baten barruan bisitatu ahal izango da. Plan horrek azalpen labur bat eskaintzen du museoan, baita gabarra dikean bisitatzea eta, amaitzeko, 6 eta 12 urte bitarteko jendearentzako haurrentzako tailer bat ere. Tailerra egiten den bitartean, helduei museorako sarrera erraztuko zaie.

Ordutegia: Larunbat eta igandeetan, goizez, 11:15etatik 13:30etara.

Bi ataletan banatzen da:

  • 11:15tik 12:00etara: Gabarra Athletic bere testuinguruan bisita gidatu laburra eta itsaontzi mitikoan igotzea.
  • 12:00etatik 13:30etara: 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako tailerra, bertan pista joko bat eta bakoitzak bere gabarra sortuko du.

Tailerra gauzatzen den bitartean, helduei sarrera bat eskainiko zaie museoa lasaitasunez ikusteko.

Taldeak: talde bakoitzak gehienez 15 ume eta 20 heldu hartuko ditu.

*Zatoz Athletic-eko arroparekin!

Prezioa
Orokorra: 10 €
6 eta 12 urte bitarteko umeak: 7€
6 urte baino gutxiagoko umeak: doan
Itsasmuseum Komunitatea: 5€

Erreserbak: online eta museoko lehiatilan.

Informazio +: tel. 946085512 / didaktika@itsasmuseum.eus

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokia ez den jarduera.

Eguraldi txarragatik abisu horia jartzen bada jarduera programatuta dagoen egunean eta alerta hori goizeko 11:00etan mantentzen bada, jarduera bertan behera geratuko da.

Kasu horretan aukera egongo da erreserbatutako jardueraren zenbatekoa itzultzeko edo bisitarako data berri bat aukeratzeko.

Bisita gidatua

Museoan azapel laburra eta dikean Gabarra bisitatu

Ildo beretik, larunbat eta igande arratsaldeetan bi bisita gidatu eskaintzen dira, publiko orokorrari irekiak.

Ordutegia: 2 txanda:

  • 16:30tik 17:30etara
  • 17:30tik 18:30etara

Aurretiko erreserba beharrezkoa da.

Pertsonen kopurua: Jarduera egiten dela bermatzeko gutxienez 10 pertsonako taldea sortu behar da. Gehienez 25 pertsona sartuko dira talde bakoitzeko.

Prezioa:
Orokorra: 10 €
14 urte baino gutxiagoko umeak: 7€
6 urte baino gutxiagoko umeak: doan
Itsasmuseum Komunitatea: 5€

Erreserbak: online eta museoko lehiatilan.

Informazio +: tel. 946085512 / didaktika@itsasmuseum.eus

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokia ez den jarduera.

Eguraldi txarragatik abisu horia jartzen bada jarduera programatuta dagoen egunean eta alerta hori goizeko 11:00etan mantentzen bada, jarduera bertan behera geratuko da.

Kasu horretan aukera egongo da erreserbatutako jardueraren zenbatekoa itzultzeko edo bisitarako data berri bat aukeratzeko.

Taldearen neurrira egindako bisita

Gainera, neurrira egindako produktu bat jartzen dugu martxan, pertsonalizatuagoa, beren esperientzia diseinatu nahi duten taldeentzat. Kasu horretan, eguna eta ordua aukeratu ahal izango dira, eta argazki-zerbitzu profesional bat izango da.

Gabarra bere testuinguan bisita edo azalpen laburra museoan (20 minutu)  + Gabarran igotzea + argazkilari profesionalaren zerbitzua

Data, ordua eta hizkuntza: aukeran.

Pertsonen kopurua: galdetu

Aurretiko erreserba beharrezkoa da.

Prezioa:
10 eta 15 pertsona bitartean, 25 € / pertsona.
16 a 30 pertsona bitartean, 15 € / pertsona.
10 pertsona baino gutxiagoko taldeak, 250€-ko gutxieneko tarifa.

Erreserbakdidaktika@itsasmuseum.eus

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokia ez den jarduera.

Eguraldi txarragatik abisu horia jartzen bada jarduera programatuta dagoen egunean eta alerta hori goizeko 11:00etan mantentzen bada, jarduera bertan behera geratuko da.

Kasu horretan aukera egongo da erreserbatutako jardueraren zenbatekoa itzultzeko edo bisitarako data berri bat aukeratzeko.

Gabarra ondarea da, emozioa eta kondaira