Faros Mar Cantábrico

Faros Mar Cantábrico

Itsasmuseum-ek “Faros Mar Cantábrico” liburua aurkezten du, Félix González Muñiz idazlearena eta Kantauriko Kostaldea argiztatzen duten 42 itsasargien argazki sorta biltzen duena. Itsasargi hauek, Akitaina berria, Euskadi, Santander, Asturiar eta Galiziako erkidegoetan daude, 800 kilometroko eremuko itsaslabarretan banatuta.

“Faros Mar Cantábrico”
Egilea: D. Félix González Muñiz

Liburuak itsasargi hauetatik ibilbide bat eskaintzen du, bere ezaugarri arkitektoniko bereizgarriekin, ekialdetik mendebaldera ordenatuak. Liburuak gainera, kanpo dauden bi itsasargi eta bi itsas baliza berezien historia kontatzen du.

Argazki sorta, Biarritzeko itsasargiarekin hasten da, ekialdetik hasita Kantauri Itsasoko lehena dena, eta Bares hesolekin amaitzen da, mendebaldetik Atlantiar Ozeanoarekin muga egiten duena. Irudi errezital oroitarazle bat da, zeinetan itsasargia protagonista nagusia da, eta bigarren milako aktoreak; itsasoa, zerua, eta kostak paper oso garrantzitsua hartzen dute ere, itsasargiaren egitura funtzionala beste kategoria batera eramanez, ikur sinboliko honeri beste aura bat emanez.

Faros Mar Cantábrico, nautikan aditu den Felix Gonzalez Muñiz argazkilariaren bigarren liburua da , Kantauri Itsasoaren zaintzaileetara hurbiltzen gaituena eta aldi berean, eraikuntza enblematiko hauek kokatuta dauden itsasertzeko edertasuna aurkezten digu.