ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Itsasadarra eta Itsasoa. JR Luzuriagaren begietatik

Lekua: Carol Iglesias Espazioan

Erakusketaren amaiera data: ekainaren 30era arte

Sarrera mota: sarrera librea izango da

Itsasadarra eta Itsasoa. JR Luzuriagaren begietatik, Juan Ramón Luzuriaga artistaren (Deustu, 1938ko otsailaren 16a) erakusketak Bizkaiko itsas inguruneko hamabost margolan biltzen ditu. Alde batetik, itsasadarraren irudi industrialak, garabiekin, fabrikekin eta portuko ontziekin, eta, bestetik, Bizkaiko hareatza adierazgarriekin

Bartzelonako San Jorge akademian eta San Fernandoko Arte Ederretako eskolan ikasia, Martinez Arteaga eskultorearekin marrazkigintzaren teknikan hasi zen Luzuriaga, eta hasieran bere pinturak Evaristo Valle (1873-1951), Daniel Vázquez Díaz (1882-1969) eta Turnerren eraginak jasotzen ditu.

Luzuriaga euskal paisaien margolari nabarmena da, itsasadarreko eszenak oso leku garrantzitsua hartzen dute bere lanean, ikonografiaren iturri agortezina direlarik.

Garrantzitsua da azpimarratzea itsasadarrak berebiziko garrantzia izan zuela Euskadiko modernitate artistikoaren jatorrian, industriaren garapenari estu lotuta. XX. mendearen hasieratik, Bilboko itsasadarra oparotasunaren sinbolotzat hartu zen, eta oso gune erakargarria bihurtu zen garaiko arte-sorkuntzarako.