Obra gonbidatua
2019ko azarotik, Itsasmuseum-ek eta Bilboko Arte Ederren Museoak honek lankidetzarako esparru egonkor eta aldizkakoa dute “Obra Gonbidatua” programaren btiartez. Akordio honek, erakundeen arteko harreman onaren erakusgarri dena Arte Ederren Museoaren funts zabaletatik hautatutako obra adierazgarri bat Itsasmuseum Bilbao-n aldi baterako ikusgai jartzea ahalbidetzen du, itsas museoko bildumako beste piezen alboan, testuinguru desberdin batean zeinetan Bizkaiko itsas kultura du protagonismo Nagusia.
Programa honi esker, Itsasmuseum-ek Quintín de Torreren Lemazaina eskultura, Julián de Tellaecheren Txo Zuria pintura, eta Jesus Mari Lazkanoren Bilbo MMX tamaina handiko murala ikusgai ditu gaur egun.

Quintín de Torreren Lemazaina eskultura
Descubre más

Julián de Tellaecheren Txo Zuria pintura
Descubre más

Jesus Mari Lazkanoren Bilbo MMXmurala
Descubre más

Mari Puri Herreroren Itsasontzi urdina
Descubre más
Hitzarmen honi esker, Itsas Museoaren erakusketa-proposamena askoz dinamikoagoa da, eta gonbit egiten du tradiziozko erakunde honek gordetzen dituen balio artistiko eta historiko nabarmeneko obrak begiestera, ohikoa ez den beste toki batean, gai-testuinguru desberdin batean, aldi berean elkarrizketa berritzaile eta koherentea sortuz, aldi baterako lagatako obren eta erakusketa osatzen duten gainerako piezen artean.
Eguraldi txarra. Holanda
Itsasmuseumek Álvaro Alcalá Galiano margolariaren (Bilbo, 1873 – Paracuellos del Jarama, Madril, 1936) Eguraldi txarra. Holanda obraren aldi baterako lagapena jaso du Bilboko Arte Ederren Museoaren eskutik bi museoek sinatutako Obra Gonbidatua programaren barruan.