Nuevo Anchústegui

Nuevo Anchústegui Bizkaian kontserbatzen den tamaina handiko baxurako ontzirik zaharrena da. Ondarroako Arriola ontzioletan eraiki zen 1958an, eta baxurako arrantzarako itsasontziaren prototipoa da. Orain dela gutxi arte, mota honetako itsasontziak ugariak ziren gure kostaldeko portuetan. Batez ere, lurrazaleko espezieak harrapatzen zituen, gehienak aldi baterako banku handiak osatzen dituzten migratzaileak, hala nola antxoa, sardina eta tunidoak.

Gaur egun, Itsasmuseumeko dikean dago ontzia 1997an Antxustegi familiak Bilboko Itsas Museoari dohaintzan eman zionetik. Bildumaren zati gisa, beren garrantzi historikoagatik edo ondareagatik kontserbatzea eta publikoari irekitzea merezi duten beste itsasontzi batzuekin batera dago ikusgai hala nola Portu ganguila – Astilleros Euskaldunan 1902an eraikitako lehen ontzia –, Auntz Mendi –Ontziola horietan bertan eraikia 1928an– edota ikonikoa den Athletic Gabarra.

2017an, ERAIN proiektuaren bidez, XX. mendean Bizkaiko Erriberako arotzeriaren lanbidea berreskuratzeko proiektuak, Itsasmuseumek Nuevo Anchústegi zaharberritze zientifikoaren prozesu bat jarri zuen abian. Prozesu horretan, diziplina anitzeko profesional talde batek parte hartzen du, zaharberritzaileek, historialariek, etnografoek, boluntarioek eta komunitate sendoa osatu duten beste pertsona askok osatua.

Prozesu guztia xehetasunez dokumentatzen ari da, egindako esku-hartze bakoitzaren memoria xehatuen bidez, eta gaian adituak diren beste persona eta elkarte batzuekin partekatu eta eztabaidatzen da, topaketen, bileren eta argitalpenen bidez.

Nuevo Anchústegui-ren zaharberritzea Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker egiten ari da, eta Otxarki, laneratzeko eta gizarteratzeko proiektuaren, eta  Baskegur, Euskadiko Egurraren Elkartearen laguntza izan du, azken hau proiekturako bertoko egur-hornitzaile gisa. Zaharberria hau Itsasmuseumentzat proiektu angeluarra da, dikeko ontzigintzarekin jarraitzeko aukera ematen duelako, duela 150 urte baino gehiagotik egiten den bezala.