Gabarra Athletic
Industria eraldaketa eta krisi ekonomiko gogor batean murgildurik, 1983an, azkenengo titulutik 27 urte igaro ostean, Athletic Club-ak, Real Madrilen kontrako legendazko garaipen baten ostean, Ligako txapeldun bihurtzea lortu zuen, clubaren historian 7 aldia zen.
Por el río Nervión bajaba una gabarra zihoen, abesti batek, eta horixe bera inspiratu zuen clubeko zuzendaritza batzordea, ospakizun berezi, desberdin eta herrikoi bat antolatzeko. Horrela, burdinaren garraiorako erabiltzen zen ontzi hau, Bizkaiko aberastasunaren iturria, txurigorrien garaipenen ikur bihurtu zen.

Gabarraren zaharberritze proiektuare aurkezpenen ekitaldiaren irudia: ( Ezkerretik eskumara) Jorge Gómez, Jose Ángel Iribar, Aitor Elizegi, Patxi Garaigordobil, Daniel Ruiz Bazán, Juan Mari Aburto, Manuel de la Sen, Lorea Bilbao, Jon Ruigómez, Andoni Goikoetxea eta Luis Gabiola.
Milioi bat pertsona baino gehiago, itsasadarreko bi aldeak okupatu zituzten euren jokalariekin garaipena ospatzeko, 3 orduko ibilbidean, Abratik, San Antón-eko zubira arte, bertan ere gasolinoak, bailandrak eta beste zenbait ontzi.
Aurreikuspen guztiak, gaindituta ikusi ziren, Bizkaia osoa presente egon zen, ez zen holakorik aurretik inoiz ikusi, Labe Garaietako langileak itsasadarreko ezkerraldean kokatuta bere jantzi urdinarekin, ezin konta zitezkeen familiak, egun horretan eskolarik euki ez zuten umeekin, unibertsitateko ikasleak, “alirón” izeneko greba berezia izan zutenak eta beste pertsona ugari ez zuten data seinalatu hau galdu izan nahi. Egun historikoa izan zen.
Bizkaiko industrializazio garaian, XIX. Mende bukaeran, gabarrek burdina itsasadaretik garraiatzen zuten, mineral hau fabrika ugarien funtzionamendurako beharrezkoa zena,. Burdina minetatik Olabeaga eta Portugalete bitartean zeuden 23 zamalekuetara eramaten zen, gero trenbidez beste leku batzuetara eramateko.
Egun, Athletic-ko Gabarra Itsasmuseum-eko dikian kokatzen da, eta Museoko pieza esanguratsuetako bat da. 2020ko uztailean, Itsasmuseum-ek eta Athletic Club-ak elkarlanerako akordio bat sinatzen dute ontzi historiko honen zaharberritzerako, Bizkaiari bere ikurretako bat bueltatzeko eta iraganean bizitako momentu hungikarriak berriz bizitzeko helburuarekin.

Itsasmuseum-en sinatutako hitzarmenaren irudia. Lehengo lerroan, ezkerretik eskumara, Aitor Elizegi, Athletic Club-eko presidentea, Lorea Bilbao, museoko presidentea eta Euskera, Kultura eta Kirol saileko foru diputatua eta Jon Ruigómez museoko zuzendaria. Bigarren lerroan, ezkerretik eskumara, Patxi Garaigordobil eta Manuel de la Sen, Itsasmuseum-eko patronatuko kideak.