Erakusketa Iraunkorra

Bilboko Portua, gaur: Port Center

Bilboko Portuak hiru milioi metro koadrotik gorako azalera du, gaur egun, eta itsas zerbitzu erregularrak eskaintzen ditu; zerbitzu horien bidez, hain zuzen, lotura du mundu osoko 800 porturekin. Orotariko salgaiekin eta ontziekin dihardu, baina nabarmentzekoa da petrolio gordinaren salerosketa, ontziratu gabeko likidoei dagokienez, eta siderurgiako produktuena, salgai orokorrei eta edukiontzietan ontziratuei dagokienez. Bezero nagusien artean, azpimarratzekoak dira Atlantiko aldeko Europa, baina gero eta merkatu sendoagoak dira Ipar Atlantikoko Amerika, Ozeano Bareko Asia eta Hego Atlantikoko Amerika.

Gune honen bidez, Bilboko Portuaren gaur egungo errealitatea herritarrei hurbilarazi nahi zaie, punta-puntako baliabide interaktibo eta ikus-entzunezkoak erabiliz, erakusteko zer den, nola funtzionatzen duen eta zenbaterainoko garrantzia duen, baita etorkizunera begira zer erronka dituen ere.

Bilboko Portuak garrantzi historiko handia izan du inguruaren garapen ekonomiko eta sozialean, eta areagotuz joan da eragin hori, harik eta gaur egungo komunikazio atari moderno handia bihurtu den arte, itsas zerbitzuen eskaintza zabal batean oinarrituta, zeinari esker ematen baitu zerbitzu integrala eta baitauka nazioarteko merkatuetarako sarbidea.

Bere historiari buruz gehiago jakin nahi duzu? Bisita gaitzazu!

Beste Erakusketa Iraunkorra

Eman izena
newsletterraren.

Eta izan gure
jardueren berri.