Erakusketa Iraunkorra

Merkataritza-Portua

Fragmentos Exposición Puerto Comercial Itsasmuseum

Gune honek Bilboko Itsasadarraren eta, zehazki, Bilboko merkataritza jardueraren loraldiaren berri ematen du. Hain zuzen ere, Bizkaiko Jaurerriko itsas merkataritzaren jaun eta jabe izan zen Bilbo, XV. eta XVI. mendeetan. Bilboko portua zen Gaztelako produktuak –bereziki, artilea– Europako iparraldera eramateko irteera eta Ipar Europatik zetozen produktuak sartzeko gunea (gero Gaztelara banatzen ziren handik).

Era berean, portu nagusia izan zen Bizkaiko burdinaren esportazioan: Europako eta Amerikako merkatuetara esportatzen zen burdina, eta oso preziatua zen. Bilbo sorreratik bertatik izan zen pribilegio, eskumen eta zerga salbuespenen onuradun, eta egoera horrek merkataritza garapena erraztu zion. Beste gertaera batzuk ere lagundu zuten horretan, hala nola ontzigintzaren garapenak edo kartografiarenak. Bilboko Itsasadarra ontziolentzako kokaleku aparta bihurtu zen, egur eta burdin ugari zegoelako inguruan.

Bere historiari buruz gehiago jakin nahi duzu? Bisita gaitzazu!

Objektu nabarmenak

XVII. mendeko itsas karta. Bizkaiko Golkoa. Hendrick Donckerri egotzia, 1661.

Antonio de Gaztañetaren maketa erdiak

Galeoi baten maketa

Beste Erakusketa Iraunkorra

Eman izena
newsletterraren.

Eta izan gure
jardueren berri.