Erakusketa iraunkorra

Itsasoen Osasuna

Itsasmuseumek, ingurumenari eta itsas jasangarritasunari eskainitako gune berri bat du: Itsasoen Osasuna.

Erakusketa iraunkorrean integratutako espazio espezifiko honen bidez, Itsasmuseumek jasangarritasunaren aldeko apustua sendotu nahi du eta gero eta kezkagarriagoa den problematika ikusarazi: hala nola, itsas ekosistemaren degradazioa eta itsas fauna eta flora suntsitzea, non gizakiaren arduragabekeriak eta gero eta frenetikoagoa eta ingurumenarekiko errespetu gutxiagokoa den bizimoduak eragiten duten.

Goiko solairuan kokatuta, kirol eta aisialdi gunearen ondoan, erakusketa Javier Franco San Sebastián AZTIko ikertzaileak komisariatu du, eta ozeanoen osasunarekin lotutako hainbat alderdi lantzen ditu.

Zortzi moduluk osatzen dute, eta ozeanoen munduko egoera aztertzen duten testuak, irudiak eta objektuak dituzte, ikuspegi hauetatik: itsas zaborrak, hondakinen degradazioa, mikroplastikoak, kutsadura ebaluatzeko teknikak, espezie inbaditzaileak, itsas energiak, ekonomia zirkularra eta ekosistemen berreskurapena.

Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza, Uraren Euskal Agentzia (URA) eta BIMEP (Biscay Marine Energy Platform) dira gune berri honen babesleak

Objektu nabarmenak

Beste erakusketa iraunkor batzuk

Eman izena
newsletterraren.

Eta izan gure
jardueren berri.