ERAKUSKETA IRAUNKORRA
Daniel Zuloagaren Murala
“Tomas Allendek Bilbon zuen etxebizitza zaharreko atondorako mural apaingarria” Itsasmuseum-eko bildumaren obra berri hau, 1900.urtekoa da eta Daniel Zuloaga egilearen ibilbide artistikoaren etaparik garrantzitsuenean egin zen. Artelana, gure erakusketa iraunkorrean ikusgai dago, Daniel Zuloagaren lanean aditua den Maite Paliza kontserbatzailearen ikerketa-lan sakonari esker eta Goizane Bengoechea eta Jon Corell jatorrizko jabeen dohaintza eskuzabalari esker.
Daniel Zuloaga zeramikariaren lanik garrantzitsuenetako bat da, Euskadiko eraikin adierazgarri batzuen apainketaren egilea, hala nola Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako kasino zaharra, edota Madrilgo Velázquez Jauregia eta Kristal Jauregia. Ignacio Zuloaga margolariaren osaba zen, berarekin harreman estua zuen eta kulturarekiko eta artearekiko pasioa partekatzen zuten. Biak garai hartako intelektualen taldekoak ziren eta lagunak eta interesak partekatzen zituzten.

Artistak Tomás Allenderen atarirako egindako jatorrizko lanak 54 metro, 25 lauki eta 8 eszena zituen, baina 20 metro eta 4 eszena baino ez dira kontserbatu, 1960an Daniel Errazuk, murala zegoen garai horretako etxebizitzaren jabeari esker, etxea eraitsi baino lehen, murala desmuntatzea, babestea eta Lezaman, Rufino Basañez (1929-1991) arkitektuaren zuzendaritzapean eraikitzen ari zen etxebizitza berrian jartzea erabaki zuenean. Muralak, landare-motiboetako zenefekin eta itsaslamiak, zurtoinak eta loreetako pilastrekin markoztatuta, dagozkien zokalo eta pilastrekin kontserbatu dira.
Obran erabilitako teknika, Maite Paliza historialariaren arabera, ertz-zeramika eta estalki estanniferoaren gaineko pintura izan ziren. Gaiari dagokionez, konposizioak, industriari eta meatzaritzari lotutako paisaiak irudikatzen ditu modu errealistan, Tomas Allende enpresa-jardueraren eremu nagusiak.