Erakusketa Iraunkorra

Argizko Larruazala

Fragmento Exposición Piel de Luz Itsasmuseum

Instalazio artistikoa, Bilboren 25 urtean zeharreko hirigintza eraldaketa sakona erakusten duena. Garai batean ingurumen zeharo narriatua eta industriako ekoizpen sistema krisi sakonean zituen hiri bat Europako hiri erakargarrienetakoa nola bihurtu den erakusten du.

Instalazio honek organismo bizi modura tratatzen du hiria, eta bisitariari aukera ematen dio hirigintza eta arkitektura iragana irakurtzeko eta etorkizun hurbila begitantzeko. Hutsaren eta argirik ezaren bidez adierazten da topografia, hiriaren bilbe argituaren kontra. Egitura horren alboan, itsasoaren eta mendiaren irudiak proiektatzen dira, Bilboren nortasunaren elementu giltzarriak baitira biak. Esther Pizarro madrildar artistak diseinatu zuen obra, Shanghai 2010 Erakusketa Unibertsalerako Bilboren pabiloirako. Eta elementu zentrala izan zen “Bilbao Guggenheim ++” erakustokian,
zeinarekin parte hartu baitzuen Bilbok Shanghaiko Erakusketa Unibertsaleko Hiriko Jarduera Onenen Sailean.

Bere historiari buruz gehiago jakin nahi duzu? Bisita gaitzazu!

Beste Erakusketa Iraunkorra

Eman izena
newsletterraren.

Eta izan gure
jardueren berri.