EMBARCACIONES
BBK Euskadi Europa

Belaontzi honetan José Luis Ugarte itsasgizonak 1993an osatu zuen Vendée Globe lehiaketa, munduari bira bakarrik, eskalarik gabe eta asistentziarik gabe ematean datzana. Abentura 1993ko azaroaren 22an hasi zen Les Sables d ‘Olonnesen (Frantzia) eta 1994ko apirilaren 6an amaitu zen, leku berean, 4 hilabete baino gehiagoko ibilbidea eta 27.000 itsas milia egin ondoren.
BBK Euskadi Europa lehiaketa-belaontzia da, monokaskoa, aluminiozkoa, 60 oineko luzeera du eta Open klasekoa. Ontzia Jean Marie Finotek diseinatu zuen eta pertsona bakar batek pilotatzeko prest dago.