Bilduma
Itsasmuseumen bilduma Bilboko eta Bizkaiko itsas kulturarekin zerikusia duten elementuetan eta objektuetan dago oinarrituta. Pieza horien artean, nabarmentzekoak dira gure itsas historiaren protagonistak izan ziren gizon eta emakumeekin hertsiki lotuta daudenak.
Itsasontziak
Dikeak
Erakusketa
Erakusketa iraunkorra
Bilboko
Kontsulatuaren falua
Kontsulatuak urrezko garaian erabilitako faluaren erreprodukzioa da. Falua erakundearen agintariak leku batetik bestera eramateko erabiltzen zen, hain zuzen, haien ekitaldi eta harrera ofizialetan, baita hiriko beste ekitaldi garrantzitsu batzuetan ere.
Erakusketa iraunkorra
Itsas
salbamendua
Gune honetan, Itsasadarreko eta Bilboko Portuko itsas salbamenduaren jatorria azaltzen da, baita Arriluzeko Salbamendurako Egoitza (Getxo) nola sortu zen ere. Egoitzak sistema berriak izan zituen, lurretik erreskateak egiteko aukera ematen zuen andaribel-sistema kasu.
Erakusketa iraunkorra
Daniel Zuloagaren
Murala
Tomás Allende enpresariak zuen etxearen atondorako egin zen zeramikazko artelan hau 1900. urtekoa da eta 4 eszenaz osatuta dago, meatzaritza, industria eta itsasoarekin erlazionatutako paisaiekin.
Erakusketa iraunkorra
Bilbao
Arraiz menditik
Itsasmuseumek Bilbao Arraiz menditik 21,32 x 2.77 metroko gigapanoramika jarri du bere zabalgunean. 2018an Juan Ignacio Llana Ugaldek egina, hiria eta bere ingurua islatzen ditu, baita Bilboko itsasadarra ere, Abran itsasoratzen den arte.