Belaontzi handien Programa

Velero Atyla Navegando por la Ría de Bilbao Itsasmuseum
Atyla
Urtero irailetik ekainera
Igo Atyla ontzi-eskolara! Bisita ezazu goleta ikusgarria esperientzia didaktiko eta zirraragarri batean, bere eskifaiako kideen eskutik. Larunbatetan 10:30etik 13:30tara. Sarrera librea

Itsasmuseum, Atyla eskola ontziaren portu nagusia da, bien arteko lankidetza akordio honek bisitatzen gaituzten pertsonek eta Eskola Programan parte hartzen duten umeek ontzi gainean bisita gogoangarri batetaz gozatzea ahalbidetzen du irailetik ekainera. Udan zehar, 1980 eta 1984 artean Lekeition eraikitako ontzi klasiko ikaragarri honek, abentura eta formakuntza bidaiak egiten ditu eta nazioarteko itsas jaialdietan parte hartzen du.
Shtandart General Itsasmuseum
Shtandart
Azaroa 2013
1703an Pedro Handia tsar errusiarrak eraiki zuen ontziaren erreplika. XVII. mende bukaera aldera, Pedro Handiak errusiar armada berantolatu zuen, Errusia itsas potentzi bilakatzea amestuz. Armada indartsu bat beharrezkoa zuen eta horrek bultzata nahasi zen Enbaxada Handian (1697-98).
Artic Sunrise Greenpeace Itsasmuseum
Greenpeace "Artic Sunrise"
Ekaina 2019
Ekainaren 5etik 10era, Greenpeace erakunde ekologistaren “Arctic Sunrise” ontziak Itsasmuseumeko kaian atrakatuko du. Bilbon dagoen bitartean, ingurumen-arloko kontzientziazio-lanarekin lotutako dibulgazio-ekitaldiak eskainiko ditu, hala nola kontzertuak, ate irekien jardunaldiak eta itsasontzian bertan egingo diren askoz jarduera gehiago.
Velero Mercedes Navegando Itsasmuseum
Mercedes belaontzia
Martxoa - Apirila 2006
Datorren astelehenean, urriaren 22an, holandar bandera duen Mercedes belaontzia Bilboko Itsasadarra Itsas Museora iritsiko da. 2005ean uretaratutako, 50 metroko luzera duen belaontzi hau martxora arte Museoko kaietan atrakatuta izango da. Belaontzia ikastetxe, elkarte eta edozein bisitarientzat ikusgai egongo da. Bi mastadun ontzi honek Itsasadarreko igoera astelehenean, hilaren 22an, goizeko 10:00 etan hasiko du eta Museoan hamaikak aldera atrakatuko duela uste da. 35 metrotako mastak Aste Santuetako oporretaraino miretsi ahal izango dira.
Galeoi La Pepa
Iraila 2011
La Pepa galeoi berritua 1812ko Konstituzioari buruzko Interpretazio Zentrua da. Lehen Andalucia izena zuen ontzi honen helburu nagusia, Cadizen sortu zen Karta Magna-ren funtsak ezagutzera ematea da. Datorren urtean ospatuko den Berreungarren urteurrenaren inguruan antolatutako ekintzak sustatzeko asmoz, Estatuko zenbait portu bisitatuko dituzte, Iberoamerikako portuez gain.