Belaontzi handien Programa

Velero Atyla Navegando por la Ría de Bilbao Itsasmuseum
Atyla
Urtero irailetik ekainera
Igo Atyla ontzi-eskolara! Bisita ezazu goleta ikusgarria esperientzia didaktiko eta zirraragarri batean, bere eskifaiako kideen eskutik. Larunbatetan 10:30etik 13:30tara. Sarrera librea

Itsasmuseum, Atyla eskola ontziaren portu nagusia da, bien arteko lankidetza akordio honek bisitatzen gaituzten pertsonek eta Eskola Programan parte hartzen duten umeek ontzi gainean bisita gogoangarri batetaz gozatzea ahalbidetzen du irailetik ekainera. Udan zehar, 1980 eta 1984 artean Lekeition eraikitako ontzi klasiko ikaragarri honek, abentura eta formakuntza bidaiak egiten ditu eta nazioarteko itsas jaialdietan parte hartzen du.
Urania
2023ko maiatza
Herbehereetako Errege Armadako Urania ontzi-eskola Itsasmuseumen porturatuta egon zan maiatzaren 5etik 8ra. Egonaldian, ateak ireki zituen, bisitariek ontzia tripulazioaren eskutik ezagutzeko aukera eskainiz.
Georg Stage
Iraila 2022
Irailaren 6tik 10era Georg Stage eskola-ontzia izan zen Itsasmuseumen, 54 metroko luzerako fragata honek Bilbora egindako lehen bisitan. Ontzia Frederikshavn Shipyardeko (Danimarka) ontzioletatik atera zen 1934an. Lehenengo "Georg Stage" ontzia 1882an uretaratu zuten, eta lehenengo eskola-ontzietako bat bihurtu zen. Antza denez, Frederick Stage armadore daniarrak eta bere emazteak eraikiarazi egin zuten, Georg 22 urteko semearen omenez. Horrela, proiektu filantropiko bati ekin zioten, beren semeak bezala itsasoa maite zuten gazteei laguntzeko.
Shtandart
2022ko uztaila
Uztailaren 29 eta 30ean, Shtandart fragatak Itsasmuseum bisitatu zuen. Baltikoko flotaren lehen fragataren erreplika fidel hau, Pedro Handia tsarraren aginduz eraiki zen 1703an. Itsasontziak bere izena estandarte inperialaren omenez jaso zuen, 1703an uretaratu zuten Olonetseko ontziolan eta tsarrak berak kapitaindu zuen Itsaso Baltikoan egin zuen lehen misio militarrean.
Saltillo
2022ko uztaila
Uztailaren 12 an museoak Saltillo eskola-ontziaren bisita izan zuen, eta Itsasora begiratzen duen Unibertsitatea: ezagutzan zehar nabigatzen Saltillo eskola-ontzian ikastaroaren jardunaldi irekietako bat hartu zuen, UNUM-Mugaz Gaindiko Udako Ikastaroen lehen edizioaren aurkezpenean.