Surfing Euskadi

Surfing Euskadi Euskadin oso errotuta dagoen kirolaren historian zehar ibilbidea egiten duen aldi baterako erakusketa da. Komisarioak Javier Amezaga eta Borja Peñeñori dira, 3sesenta aldizkari enblematikoaren editore sortzaileak, eta Basquetour eta Laboral Kutxaren babesa izan du.

Bederatzi gai-multzok osatzen dute erakusketa-proposamena, eta baliabide ugari dituzte hainbat arlori heltzeko: historia, surfari lotutako pertsona ospetsuak, gure kostaldeko olatu adierazgarrienak, tokiko industriaren garapena, surf inklusiboa, artea, hedabide espezializatuak, zerbitzuak eta puntako teknologiak. Euskal surfa nazioartean aintzat hartzea eragiten duten faktoreen batuketa.

Euskadiko surfaren historiaren ikuspegi globala da, eta ikuspegi eta diziplina artistiko eta kirol desberdinak uztartzen ditu, modu koherente eta dinamikoan, esperientzia paregabea sortzeko.

Surfing Euskadi urriaren 30era arte egongo da zabalik, eta, hilabete hauetan, museoak askotariko jarduera osagarrien programa eskainiko ditu: hitzaldiak eta mahai-inguruak, sektoreko profesionalekin topaketak, bisita gidatuak eta haurrentzako tailerrak, besteak beste.

Eman izena
newsletterraren.

Eta izan gure
jardueren berri.