Nuevo Anchustegui, “Gure Señoriti”

Apirilaren 7ra arte, Carol Iglesias Espazioan

Itsasontzi paregabe eta errepikaezin baten historian zeharreko ibilbidea da. Nuevo Anchustegui, Ondarroako Arriola ontzioletan eraiki zen 1958an. Garai bateko eta Euskadiko baxurako arrantza tradizionalaren garapenean funtsezko tipologiaren ordezkaririk zaharrena da eta XX. mendean Bizkaiko kostaldean bizi ziren erriberako arotzen egiten jakitea islatzen du.

Erakusketak hainbat gai jorratzen ditu familiaren artxiboko irudi eta dokumentu sorta batzuen bitartez eta baita beste erakunde batzuek, Euskal Museoak esate baterako,
utzitako piezen bitartez. Hala nola familia, Ondarroako herria, ontziaren oinarrizko portua, bere historia eta arrantza mota desberdinei erantzuna emateko egindako egokitzapenak, eta Itsasmuseumi dohaintzan eman eta bildumako pieza berri bat izatera pasatu zeneko bizitza berria, besteak beste.

ERAIN

Gure erriberako arotzeriaren proiektuaren inguruan gehiago jakin