Mendi Film Festival: CVCEPHOTO

CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 7. edizioan saritutako 20 lan onenak Itsasmuseumen egongo dira ikusgai aurten. Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen erakusketa da eta tartean dira BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 14. edizioko irudi izateko hautatu zen ‘The Edge of Guillotine’ lana, Jan Zahula argazkilari txekiarrarena, edota 2021eko CVCEPHOTOko irabazle nagusia, ‘The X’, Marcin Ciepielewski poloniarrarena. Irudi liluragarriek mendiko arnasa eta akzioa ekarriko dute berriro ere Bilboko Metrora (2013an Jimmy Chin eta 2015etik CVCEPHOTO) eta, Itsasmuseumen estreinakoz, Bilboko kresalarekin eta itsaso usainarekin bat egingo dute.

2021eko abenduaren 1etik 2022ko urtarrilaren 9ra

Sarrera doan.

Sarrerak


Taldean, familian, modu indibidualean… Lortu zure sarrera esperientzia zoragarri batean urperatzeko!

Eman izena
newsletterraren.

Eta izan gure
jardueren berri.