Mareen arteko bizitza
Bilboko itsasadarrak Bizkaiaren eta bertako jendearen jatorria, bizimodua, kultura eta izaera markatu ditu.
Mareen arteko bizitza proiektuak Bilboko itsasadarraren historian zehar bidaia bat proposatzen duten bi erakusketa osagarri biltzen ditu: bata Getxoko Punta Begoña galerietan eta bestea, Bilboko Itsasmuseum-en, mendeetan zehar Bizkaiko historia markatu duen itsasadarreko bi leku estrategikoak hain zuzen ere.


Erakusketek argazkiak, ikus-entzunezko dokumentuak, lekukotasun biziak eta beste elementu artistiko batzuk aurkezten dituzte, lanbideak, sinesmenak, lehiaketak, erritoak, jaiak eta ospakizunak islatzen dituztenak, izaera bat eratu duen bizimodu bat osatzen dutenak, eta ondare inmaterial bakarra, komuna eta Bizkaiko biztanle askoren artean partekatua izan dena, giltzarria Bilboko itsasadarraren garrantzia giza, kultura eta gizarte ikuspegitik ulertzeko. Bizkaitarren ia %80 itsasadarrean bizi gara eta euskaldunen %50.
Unescok egin zuenetik 20 urte betetzen direnean, Mareen arteko bizitza egitasmoak ibaiek zibilizazioen, kulturaren eta garapen sozialaren sorleku gisa aitortzeko nazioarteko mugimendu hasiberriarekin bat egin nahi du, Bilboko Itsasadarrak duen Ondare Inmateriala itzela babestuz.
Mareen arteko bizitza Getxoko Punta Begoña Galerien eta Itsasmuseum Bilbaoren arteko lankidetzaren emaitza da.


Itsasmuseum-en erakusketa museoaren barrualdean ez ezik, kanpoaldera ere zabaltzen da, portuko kontenedoreetan ikusgai dauden argazki zirraragarriekin. Bertan, 1925ean Bilboko portuari buruz filmatu zen ikus-entzunezko pieza bat nabarmentzen da, benetako arkeologia- eta ikus-lana dena.
Erakusketa urriaren 8ra arte egongo da ikusgai Carol Iglesias Espazioan eta sarrera librea izango da.
Sarrerak
Taldean, familian, modu indibidualean… Lortu zure sarrera esperientzia zoragarri batean urperatzeko!