Itsasoaren begiradak – Miradas del mar

Itsasoaren begiradak-Miradas del mar, Begoña Artabe (Zornotza, 1946) artistaren aldi baterako erakusketa da. Bertan, koloreak eta materiak berebiziko garrantzia dute. Atzera begirako bat da bere etapa artistiko desberdinetako obra adierazgarriekin, gaztarotik hasi eta heldutasunera arte, orain arte erakutsi ez diren margolan batzuekin.

Erakusketan teknika eta estilo artistiko ugariko hogei bat pieza daude, surrealismotik abstrakziora, espresionismotik pasatuz, eta material naturalak erabiltzen dira, hala nola mineralak, itsas fosilen aztarnak, harea, harriak, lurra eta hezurrak edo errautsak, besteak beste.

Begoña Artaberen ibilbide artistikoa 90eko hamarkadan loratu zen, bere bizi-mugimendu artistikoa garatu zuenean: Hodeismoa. Zornotzako artista honek bere ekoizpen artistikorako zein bizitzarako sortzen duen mugimendu hau mundua hodeietatik islatzean datza, munduari goitik begiratuz.

Bere ibilbide profesional luzean, bere lanak hainbat areto eta galeriatan egon dira ikusgai, bai herri mailan, Iruñean, Gernikan edo Lekeition, besteak beste, eta baita nazioartean ere, hala nola, Idahon eta Parisen. Gainera, tailer eta programa didaktikoetan parte hartu du Rekalde Galerian, Bilboko Arte Ederren Museoan edo Guggenheim Bilbao Museoan.

Itsasoaren begiradak, 2022ko maiatzaren 1era arte egongo da zabalik Carol Iglesias Espazioan eta bisita librea izango da.

Eman izena
newsletterraren.

Eta izan gure
jardueren berri.