“Ikusten duzu, hortxe daukazu”

Ana Ortuondo grafiko eta ehungintzako diseinatzaile bilbotarrak egindako erakusketa Bilboko itsas eta industria-ingurunea islatzen duten inpresio digital erakargarriekin egindako zetazko dozena bat pieza baino gehiagok osatzen dute, Itsasmuseumarekin oso lotuta dagoen hiri-paisaia garaikidea, kolorearen eta estanpazio alai eta erakargarrien bidez.

Gaur inauguratu den erakusketaren protagonista nagusia, Itsasadarra da, artista bilbotarrarentzat elementu sortzaile erabakigarria eta oso presente dagoena, bere hitzetatik ateratzen den bezala, “gure errealitatea interpretatzen dugu gure ingurunea ikusten dugun heinean”. Itsasadarrak hiriaren erdigunea berreskuratu duen elementua da eta, azken urteotan, Bilboren hirigintza-garapen garaikidearen ardatz nagusietako bat izateaz gain, herritarrek bereziki maite dute eta hiri horri lotuta sentitzen diren pertsona guztientzako pitzadurarik gabeko lotunea ere bada. Itsasadarra Bilboko ardatz nagusia izan da, eta izango da, hiria1300ean sortu zenetik, itsas izaera eman diona, eta munduarekin lotura zuzena eskaintzen diona.

Ikusten duzu, hortxe daukazu Carol Iglesias Espazioan egongo da zabalik martxoaren 20ra arte eta sarrera librea izango da.

Eman izena
newsletterraren.

Eta izan gure
jardueren berri.