Bilboko itsasadarreko zubiak

Bilboko itsasadarreko zubiak, Tere Ormazabal eta Esperanza Yunta artisten erakusketak, gure ingurunean eta irudimenean hain presente dauden ingeniaritza-lan horiek ikuspegi artistikotik berraurkitzera gonbidatzen gaitu.

Erakusketak bi begirada planteatzen ditu, hamar zubiak –San Anton, Udaletxeko zubia, Areatzako zubia, Zubi Zuri, La Salve, Pedro Arrupe Pasarela, Deustu, Euskalduna, Rontegi eta Bizkaia Zubia– ikusteko bi modu.

Itsasadarraren ingurua irudikatzen dute Bilbotik igarotzean, bi teknika artistiko desberdinen artean ñabarduretan aberatsa den elkarrizketa sortuz: Esperanza Yuntaren pintura edo collagea, eta Tere Ormazabalen argazkia.

Zehazki, Esperanza Yuntak itsasadarrean aurkitutako elementuak erabiltzen ditu bere obrak sortzeko, burdin edo egur zati txikiak, besteak beste, artistikoki jarrita Bilboren iragan industrialera igortzen duten sorkuntza original eta bakarrei forma emateko balio dutenak. Lan konplexua da, tekniken eta materialen ikerketa bizi baten emaitza, prozesu sofistikatu batean amaitzen dena. Prozesu horretan, hainbat testura, paper japoniar eta nepaldar edo berezko fabrikazioko produktu naturalak eta grabatua bezalako teknikak erabiltzen ditu.

Bestalde, Tere Ormazabalek zuri-beltzeko eta koloretako 50 artelan inguru erakusten ditu, non, lehen aldiz, arkitekturaren gaia puru-puruan jorratzen duen, normalean oharkabean pasatzen diren xehetasun eta perspektibetan oinarritutako ikuspegi artistikoa eskainiz.

Bi artistek bi lan oso pertsonal osatzen dituzte, Bilboko itsasadarrean eta haien jatorrian barrena egindako bidaia batean aurkitu eta osatzen direnak, industrializaziotik hasi eta gaur egunera arte, zubiekin eta Bilboko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko hirigintza-garapenarekin. Hiribildu izan baino lehen portu izan zen hiri horretan, itsasadarra beti izan da protagonista: harrotasuna eta itsas nortasun paregabea sortzen dituen elementu integratzailea.

Erakusketa 2022ko maiatzaren 1era arte egongo da zabalik Itsasmuseumen.

Eman izena
newsletterraren.

Eta izan gure
jardueren berri.