Prestatu bisita

Erakusketa iraunkorra

Aldi baterako erakusketak

2023.02.01 - 2023.04.26

Surf Like You Are, Live Like You Surf

Jorge López de Guereñuren erakusketa artistak margotutako surf taulak, surf munduko pertsonaiei buruzko erretratuak, eta formatu handiko bi eskultura eta ikus-entzunezko pieza batek osatzen dute.

2023.03.07 - 2023.05.01

Itsasoari So, kadmio gorria ez da etorri

Itsasoari So, kadmio gorria ez da etorri itsasoa ardatza duen Lorea Oar-Artetaren aldi baterako erakusketa da.

Prestatu bisita

Kontsultatu zer eskaintzen dizun Itsasmuseumek eta diseinatu bisita zure neurrira

Ordutegia: asteartetik igandera 11:00-etatik 19:00-tara.

Familiartean


Etorri eta gozatu familiartean plan gogo-pizgarri eta dibertigarri batekin.

Taldean


Jakin ezazu zer plan eskaintzen diegun 15 pertsona baino gehiagoko taldeei.

Agenda

Ingurunea

Itsasmuseum Bilboko erdigunean dago. Hiriak lekua egin du nazioartean helmuga turistiko kultural gisa. Minutu gutxira daude, oinez, zenbait proposamen interesgarri: Guggenheim Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Rekalde Aretoa eta Azkuna Zentroa, besteak beste.

Itsasadarraren ertzetik paseoan ibiliz gero, Alde Zaharrera heltzen da, hiriaren jatorri eta gune nagusira.

Kafetegia – Nave 9

Museoko kafetegia

Carlos Romero Nave 9 aretoaren arduraduna da. Musika-programatzailea da, eta ibilbide aitortua du Bilboko musikaren esparruan.

Halaber, ostalaritza-zerbitzua ematen du kafetegian, eta catering zerbitzuaz arduratzen da Itsasmuseumen antolatzen diren ekitaldi korporatiboetan.

Denda

Atarian dago, eta bisita bukatu ondoren edo zuzenean kaletik sartuta bisitatu ahalko duzu. Bertan, produktu-sorta handia eta Museoaren argitalpen nagusiak eskuratu ahalko dituzu.

Cafetería Itsasmuseum