Irisgarritasuna
Itsasmuseumen, eskaintzen ditugun zerbitzuak hobetzeko asmoz, egunero bisitariengan pentsatuz lan egiten dugu, haien beharretara egokitutako jarduerak, baliabideak, zerbitzuak eta espazioak eskainiz. Horrela, pixkanaka baina konpromisoz, irisgarritasun unibertsalean aurrera eginez.
Bisita eta Tailer irisgarriak
ItsasCaixa programari esker (La Caixa Fundazioaren eta Itsasmuseumen arteko lankidetza), jarduera batzuk doakoak dira irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat edo edozein desgaitasun fisiko, ikusmen, entzumen, organiko edo kognitibo-intelektuala duten pertsona-taldeentzat, baita gizarte-bazterkeriako egoeran daudenentzat ere.
Galde iezaguzu gure bisita eta tailer irisgarrien eskaintzari buruz.
Aldez aurretik erreserba egin behar da. Informazio gehiago edo erreserba egin nahi izanez gero, deitu 946085512 telefonora edo idatzi didaktika@itsasmuseum.eus helbidera.

Museoak zeinu hizkuntzako interpretearekin (EZH-Espainiako Zeinu Hizkuntza) edo bukle magnetikoekin entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat bisita gidatuak eskaintzen ditu. Audifonoak edo inplanteak erabiltzen dituzten pertsonek bukle magnetikoak ere badituzte, museoko leihatilan eta auditorioan.
Irisgarritasun fisikoa
Museoaren sarrera
Museora kaletik sartzeko gurpil-aulkiak erabil daitezke. Museoko ibilbide-espazio guztiak zabalak eta irisgarriak dira.

Komunak
Bisitariek komun irisgarriak dituzte museoko beheko eta goiko solairuetan, kabina berean integratutako konketarekin eta abisatzaile laguntza-gailu batekin. Beheko solairuko komunek haurtxoen aldagailua dute.
Igogailuak
Museoak beheko eta goiko solairuak lotzeko 2 igogailu ditu. Igogailuen neurriak egokiak dira umeen eta helduen gurpil-aulkientzat. Hots-seinalea eta botoi irisgarriak dituzte.


Mailegurako gurpil eta makila-aulkiak
Museoak mailegurako gurpil eta makila-aulkiak ditu behar duten bisitarientzat. Museoko leihatilan doan eska daitezke.
Txartel-lehiatila
Itsasmuseumeko leihatilan bisitariek bilduma iraunkorrari, aldi baterako erakusketei eta museoaren programazioari buruzko informazioa lor dezakete.

Atsedenlekuak
Atarian eta erakusketa iraunkorrean zehar, atsedenleku batzuk daude.
Eta orain…
Irisgarritasun kognitiboa eta intelektuala
Itsasmuseumek, Gorabiderekin lankidetzan, urritasun kognitibo edo intelektuala duten bisitariei bisita autogidatu irisgarria eskaintzen die, museoko leihatilan doan eska daitekeen mapa baten laguntzarekin.
