Ingurunea
Bizkaiako magia eta xarmaz busti zaitez

Era guztietako esperientziez gozatu, euskal gastronomia dastatu, natura ikusi eta Euskadiko kultura eta historia ezagutu

Tradizioak, kultura eta arkitektura

Ezbairik gabe, ikustea merezi duten txoko txikiak

Museoen ibilbidea

Bizkaiko museo enblematikoenetatik zehar nabigatu

Bilboko Guggenheim Museoa

Hiriak izan duen berpizkundearen ikur bihurtu da Frank O. Gehry arkitekto estatubatuarraren eraikin hau. 1997an zabaldu zen, eta atze-oihal bikaina bere Bilduma Iraunkorra erakusteko eta aldi baterako zenbait erakusketa egiteko: XX. mendeko arte bisualen ikuspegi osatua eskaintzen du munduko artista hoberenen eskutik.

Bilboko Arte Ederren Museoa

Era guztietako arte-adierazpeneko hamar mila pieza baino gehiago biltzen dituen bildumarekin, Arte Ederren Museoa, Bilbo bisitatzeko orduan lehentasuna duen beste enklabe bat da. Museoa 1908an sortu zen eta gaur egun, bere gain zenbait zabaltze-lanak burututa, ondare multzo azpimagarri eta ikerketa lan eta erakusketa-politika miresgarri bat biltzea lortu du.

Turismoa Bilbon

Zure egonaldia planifikatzen eta gozatzen lagunduko dizugu.