Elkarteak eta taldeak
Zure taldera hoberen egokitzen den jarduera aukera ezazu
Museoak edozein motatako bisitari-taldeei zuzendutako jarduera didaktikoak antolatzen ditu: elkarteei, aisialdi-klubei, udalekuei edo akademiei, betiere itsas ondarea modu ludiko eta parte-hartzailean ezagutarazteko helburuarekin.
Hainbat konbinazio daude, talde bakoitzak bisita mota eta horren iraupena erabaki dezan.
Bisita gidatua
Erakusketa iraunkorrean eta aldi baterako erakusketetan zehar bisita gidatu bat egiteko aukera dago.
Bisita gidatua tailer didaktiko baten bidez
Museoa talde bakoitzaren adinera eta beharretara egokitutako jolasen eta dinamiken bidez bisitatzeko aukera dago.
“Ezagutu Bilbo Itsasadarretik”
Taldeek apiriletik urrira bitartean jarduera hau egin dezakete.
Aukera ematen du Museoko bisita gidatua eta kanpoaldeko kirol-jarduera bat konbinatzeko: piragua-paseoa edo SUP (Stand Up Paddle) Bilboko Itsasadarretik edo bizikleta-ibilaldia ertzetatik.
Udako tailerrak
Ekaineko azken asteetan eta uztailean, talde bisitariek udako taldeentzat eta udalekuentzat bereziki pentsatuta dauden itsas tailerrak izango dituzte aukeran.
Bisita librea
Taldeek bisita librea egin dezakete. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Bisita eta tailer egokituak
Kontsultatu beharrizan bereziak dituzten taldeentzat eskaintzen ditugun jarduerei buruz. Museoaren eta La Caixa Fundazioaren arteko lankidetzari esker, jarduera hauetako batzuk doakoak dira desgaitasun fisiko edo kognitiboa duten nahiz gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonek osatutako taldeentzat.
* Bisitariek doako audiogida erabil dezakete; bateragarria da gailu mugikorren sistema eragile guztiekin.
Esan iezaguzu zer nahi duzun eta konpromisorik gabe emango dizugu aholkua!
Sarrera
Elkarteak eta taldeak
Gutxienez: 15 pertsona
Gehienez: 25 pertsona
(behar bereziak dituzten taldeak izan ezik, behar bereziak dituzten taldeen kasuan, kontsultatu)
Gehienez 3 talde aldi berean.
Adina: 4 urtetik aurrera
(“Ezagutu Bilbo Itsasadarretik” jardueran izan ezik – 10 urtetik aurrera)
Iraupena: 1,5 eta 2 orduren artean
(“Ezagutu Bilbo Itsasadarretik” jardueran izan ezik – 3 ordu)
Tarifa: 3 € pertsona
Taldeko arduradunak: doan
(“Ezagutu Bilbo Itsasadarretik” jardueran izan ezik – 15€/pertsona taldeko arduradunentzat doan)
Ezagutu Bilbo Itsasadarretik

Itsasmuseum eta Bilbobentura artean diseinatutako jarduera, Bilboko mugarri historiko eta arkitektonikoez gozatzera animatzen duena, eta, era berean, azken urteotan hiriaren eraldaketa itzela ezagutzen laguntzen duena, ikuspegi desberdin batetik. Bisita Museoan hasten da eta piraguan edo SUP (Stand Up Paddle) jarraitzen du, Bilboko Itsasadarretik edo bizikletaz, bere ertzetatik.
15 pertsona baino gehiago dituen taldeentzat eta igeri egiten dakiten 10 urtetik gorakoei zuzendutako jarduera.Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Tarifa (BEZa barne): 15€/pertsona.
INFORMAZIO GEHIAGO
- Adina: 10 urtetik aurrera. Adin txikikoak pertsona heldu batekin gutxienez lagunduta egon beharko dira
- Denboraldia: apirila-urria
- Iraupena: 3 ordu
- Ordutegia: asteartetik igandera, 10:00tatik 18:00etara
- Taldeak: 15 pertsona gutxienez
- Tarifak (BEZa barne): 15€/ pertsona eta taldeko arduradunak doan
- Erreserbak: 946 085 512
- Argibide-eskaerak: didaktika@itsasmuseum.eus
Udako Itsas tailerrak taldeentzat
Udaro bezala, Itsasmuseum Bilbaok, udako taldeentzat itsas tailer berri bat martxan jartzen du, 2023eko ekainaren 27tik uztailaren 28ra.
Egun bat arrantzan

Oraingo honetan, “EGUN BAT ARRANTZAN” tailerrean, Bizkaiko golkoko arrain eta arrantza motak ezagutuko ditugu. Tailerrak 3 zati ditu: “altxorraren bila” pisten jokoa, museoaren kanpoaldean taldeko itsas jolasak eta ume bakoitzak arrantza egutegi bat sortzea.
Parte hartzera anima zaitezte!
Informazio gehigarria
- Adina: 4-12 urte
- Taldeak: erakundeak, udalekuak, aisialdi taldeak eta akademiak
- Iraupena: 2 ordu + aukeran 30 minutuko hamaiketakoa
- Ordutegia: asteartetik ostiralera, 10:00 – 14:00
- Antolaketa: gutxienez 15 eta gehienez 25 ume talde bakoitzean. 3 talde aldi berean gehienez (75 ume inguru).
- Prezioa (BEZa barne): 3,5€/ume eta taldeko arduradunak doan
- Izena emateko: Tel. 946085512
- Informazio gehiago: didaktika@itsasmuseum.eus