Artxibo historiko

The last voyage

Artxibo historiko / 2017 / The last voyage

The last voyage

2017 maiatzak 5 - 2018 apirilak 18

Andrés Gangoiti Cuesta

Erakusketa honetan, denboran atzerako bidaia egiten da, Andrés Gangoiti Cuesta Eretza-Mendi itsasontziko marinelaren historia kontatzeko, Andrew Gangoiti Robinson (Andrésen iloba) artistaren obraren bidez. The Last Voyage izena du, eta formatu handiko obrak biltzen ditu, askotariko teknika artistikoak erabiliz sortuak: collagea, serigrafía, argazkia, etab. Obra horiek gertaera historiko bat bizitzera garamatzate, eta, borreroak kanpo utzita, frankismoaren biktima baten bizitza tragikora hurbiltzen gaituzte.

Erakusketa honetako lanek memoria historikoari erreferentzia egiten diote, zentzu zabalean, eta alderdi humanoa nabarmentzen dute, politika alboratuta. Andrew Gangoitik memoria indibilduala (familiarena), memoria kolektiboa eta memoria historikoa uztartzen ditu, artearen bidez, eta paralelismo harrigarri bat sortzen du pertsona baten bizitzaren eta itsasontzi baten bizitzaren artean. Izenburuan aditzera ematen diren hiru ataletan bereizita dago erakusketa: The Last Voyage, Eretza Mendi eta Andrés Gangoiti Cuesta. Ekintza, gertaera eta historia dramatiko bat, testuinguru tragiko batean: horixe kontatzen digu azken bidaia honek. Eretza Mendi ingurunea da, ekintza gertatzen den tokia. Andrés Gangoiti, berriz, protagonista, zeinaren biografia kontatzen baita. Eta artearen bidez uztartzen dira hiru ideiak. Proiektu hau Bilboko Udalaren, Bilbao Arte eta Bilboko Itsas Museoaren lankidetzari esker gauzatu da. Erakusketaz gainera, katalogo batek eta memoria historikoari buruzko zinema ziklo batek osatzen dute proiektua.

2017 urtean ere bai