Artxibo historiko

Bilboko portuko atoiontziak

Artxibo historiko / 2010 / Bilboko portuko atoiontziak

Bilboko portuko atoiontziak

uztailak 1 - abenduak 31

Asociación de Modelistas de Itsasmuseum

Erakusketa hau Itsasadarra Itsas Museoko Modelisten Elkartearen lanaren emaitza da. Hogeitik gora atoiontzi maketa, hoietariko batzuk Museoko tailerrean eraikiak, dioramak eta argazki bilduma zabal batek osatu zuen. Erakusketak Bilboko Portuaren historian murgildu gintuen, atoiontzietan ontziratuta. Antzinatik, Itsasadarraren baldintzek eraginda, URAREN KOLOREAK Uraren koloreak erakusketa Caja Madrid Gizarte – Ekintzak antolatu zuen, Joaquín Araujo naturalistaren gainbegirapean, 1997ko Ingurumen Sari Nazionala eta NBE-ko “500 Sari Globala” dena. Erakusketaren helburua gaur egun gure planetako uraren egoeraren berri ematea da eta era berean, urak dituen ezaugarri bereziak ezagutuaz, ura babestearen garrantziaz eta sor diogun errespetuaz kontzientzia zabaltzea. Ura aurrezteko zenbait metodo tradizioanaletara bueltatzea proposatzen du erakusketak, guztion elkarlanaz planeta osoko gizakiok uraz disfruta dezagun. Erakusketa lau ataletan banatua dago uraren lau tonalitateekin bereiztuta: Ur urdina, Ur Berdea, Ur Grisa, Gardentasunaren bidean. Jardueren egitaraua Joaquín Araujoren hitzaldia: uraren ezaugarriak eta bere gaitzak aztertu zituen Araujok; eta batez ere, elementu preziatu honek bizitzaren amaigabeko berriztatzea oparitzen jarrai dakigun jorratu beharreko bideak aurkeztu zituen. Uztailak 1 – abenduak 31 Irailak 1 – azaroak 28, 10 inguruko marinelek beren txalupak pilotu eta atoi lanetarako atondu zituzten, Bilbora zetozen itsasontziei laguntza eskaintzeko. Pixkanaka, antzinako trakzio sistema hau desagertuz joan zen lurrinezko atoiontziak azaldu zirenean. Gaur egungo aurrerapen teknologikoei esker maniobrak egiteko ahalmen hobeago eta potentzi, segurtarsun eta bizigarritasun handiagoa duten atoiontziak sortu dituzte. Hauen artean Voith Water Tractor motako atoiontziak nabarmentzen dira, itsas salbamendurako suteen eta kutsaduraren aurkako borrokarako eta itsas salbamendurako ere prestatuak.

2010 urtean ere bai