AGENDA

Shtandart fragataren bisita

Larunbat honetan, 17:00etatik 18:00etara bitartean, Shtandart fragata iritsiko da Itsasmuseumera, Baltikoko flotaren lehen fragataren erreplika fidela, 1703an Pedro Handia tsarraren aginduz eraikia.

Nahi duten pertsonek esperientzia paregabea bizi ahal izango dute igandean, 11:00etatik 18:00etara, 31,4 metroko luzera, 7,1 metroko zabalera eta 680 m²-tik gorako bela duen ontzi ikusgarri honetan igota. Sarrera doakoa izango da baina ongi etorriak izango dira dohaintzak, ontzia mantentzeko eta bere jardueraren berri emateko zuzenduak.

Shtandart ontziak 2013an bisitatu zuen museoa X. urteurrena zela eta. Bi bisitaldiak Itsasmuseumeko Belaontzi Handien Programaren barruan daude.

Tripulazioa uztailaren 31n bertan itsasoratuko da berriro, 22:00etan, Baiona aldera.

 

Shtandarten historia

Itsasontziak bere izena estandarte inperialaren omenez jaso zuen, 1703an uretaratu zuten Olonetseko ontziolan eta tsarrak berak kapitaindu zuen Itsaso Baltikoan egin zuen lehen misio militarrean. 1719an baja eman zioten.

Hiru mende geroago, San Petersburgoko zale talde bat egungo “Shtandart” delakoa eraikitzen hasi zen, eta 1999an burutu zuten balentria. Ordutik, fragata errusiarrak itsas gazteentzako eskola-ontzi gisa nabigatzen du, eta nazioarteko itsas jaialdietan parte hartzen du.

 

fragata Shtandart  fragata Shtandart fragata Shtandart

Beste jarduera batzuk

Eman izena
newsletterraren.

Eta izan gure
jardueren berri.