AGENDA
Piztu! EmakumeON energia
Jada tradizionala den Estropatadaren barruan, urriaren 3an arratsaldeko 18:00etan, WOP-ek eta EDP-k, Piztu! EmakumeON energia familian gozatzeko antzezlan eskaintzen dute Itsasmuseumen. Sarrera doakoa da eta edukiera mugatua da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. https://bit.ly/3ieWMaW
Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Ezoreka eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz guztiontzat aukera berdinak zabaltzen dituen mundu bat asmatuko bagenu? Eta, bapatean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua? Horrek berdintasuna ahalbideratuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz?
Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan bi aktoresek dena buruzgora jarriko dute, emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu, Marie Curie ardatz eta gidari izanik emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu egingo ditugu ere. Eta bidai honen ondoren, guztien barnean ideia berriak piztuz, beharbada makina horrek barnean gordetzen duen sekretuaz jabetuko gara…
Beste jarduera batzuk







