AGENDA

Ondarearen europako jardunaldiak 2019

Ekimen honek ibilbide luzea du Europan eta benetan arrakasta aparta lortu du; gaur egun 50 estatu dira parte hartzen dutenak. Jardunaldietan ateak irekita daude eta, aparteko kasuetan eta egun jakin batzuetan baino ez, jendeari aukera ematen zaio bere ondarea eta historiarekin zerikusia duten bitarteko eta baliabide batzuetara iristeko eta horiek ezagutzeko. Ondarearen Europako Jardunaldiak Bizkaian Bizkaiko lurraldeak ekimen honekin bat egiten du eta aurtengoarekin 18 urte bete ditu ataza horretan. Gure Lurraldearen adierazgarri moduan esan behar da edizio bakoitzean berariazko gai bat proposatzen dela. Ezaugarri horri esker antolatzaileen ahalegina gure historia bereziaren alderdi jakin baten finkatzea lortzen da. Gai erkidea izateak aukera ematen du ekitaldien egitarau orokorrari koherentzia handia emateko eta, halaber, eta hau garrantzitsuagoa da, jarduera oso landuak eta bereziak, urtero desberdinak direnak, diseinatzea errazten du. Kontaktua: 94 406 63 40 / ondareabizkaia@bizkaia.eus

Ondarearen europako jardunaldiak 2019



- h.

Eman izena
newsletterraren.

Eta izan gure
jardueren berri.